Seigarrena: Beñ baño geiagotan gertatzen da, tentazioak ez aldegitea, deitu arren, esan dan bezala, Jaunari eta Birjiña txit Santari; eta aldegin lekuan erasotzea animari, erazekitzen diola etxe guziari. Zer egingo du animak estutasun onetan, etsaiaren mendean, edo bekatuan ez erortzeko? Egin bear duana da, erri batean etsaia sartu ondoan, an zeuden gerrariak egin oi duena. Utzirik erria, igarotzen dira gaztelura: ekiten die etsaiak bonbakin, baña ezkutatzen dira, onetarako berariaz egiñak dauden lurpeko etxeetan. Hau bera egin bear dezu zuk ere tentazioaten suak etxeari erazekitzen dionean: joan bear dezu pensamentuz edo gogoz eta biotzez leku egoki batera, eta egon zaite an ezkutatutik, tentazioak dirauen denbora guzian. Batzuek pensamentuz jatxitzen zira infernura, eta ekusten ditue ango suak eta garrak, ango neke ta oñaze izugarriak; besteak gogora ekartzen ditue Jesusen neke oñazeak, eta era badue, belauniko jartzen dira Jesusen oñetan: an daude berari deiez, eta ez dira altxatzen tentazioa itzali dedin artean. Batzuek gogoz edo pensamentuz joaten dira Jesusen saietsera, eta sarturik barrena, egon oi dira an, Jesusi bere lagunza eskatzen; beste batzuek, laster egiten due, leku guziak betetzen dituan, eta beti begira dagokigun Jaunagana: deitzen dioe umilki, datorkiela laster laguntzera, gorde ditzala etsaiagandik. Ona nere anima, nola peleatu zaitezkean tentazioak garaitzeko; baña onetarako ikasi bear da peleatzeko modua.
Tentazioaren ondoren
egin bear dana
Lenbizian: Tentazioaren ondoren etzaitezela jarri berriro hari begiratzen, jakin naiez zer izan dan, eta nola peleatu zeran, batez ere garbitasunaren kontrako gauzetan. Lekurik biotzean eman ezpadiozu kontuan erori ezkero, ez gero begiratu ere. Beiñ baño geiagotan gertatzen da tentazioko denboran ongi irten zana, ondoren garaitua geratzea, zeren jarri zan tentazioari begira, Lot-en emaztea Sodomari begira jarri zan bezala. Atera zuan hau Jaunak Sodomako su eta garren artetik, eta agindu zion Aingeruak, etzezala Sodomaronz begiratu. Laster aztu zan Lot-en emaztea Aingeruaren esanaz, jarri zan Sodomari begira, eta geratu zan gatzarri biurtua eta hilla. Hau bera, edo onen anzeko gauza bat gertatzen zate bada zenbaiti animaren aldetik, zeren tentaziotik ongi irten ondoan jartzen diran igaro dana ekusten eta miratzen.
Bigarrena: Jaunari eskerrak ematea, zeren tentazioan erortzetik gorde zaituan. Indartsuen armak desegin dira, Jauna, esan dezakezu Eskritura Santarekin, eta argalak indartsu egin dituzu. Zuri eskerrak, Jauna.
Hirugarrena: Begira, zeiñ birtuteren kontra izan dan tentazioa, eta birtute hari dagozkan pensamentu eta obra onak egitzu: egin dezagun kontu, soberbiaren aldetik egin badizu etsaiak, ezagutu ezazu zeiñ gauza txarra eta ezereza zeran, eta egitzu gauzarik umillenak gogoz. Hau bera egin dezakezu beste birtuteetan.
Laugarrena: Begira, zure tentazio horiek zure aldetik ote duen kendu dezakezun sustrairen bat: eta hau ken ezazu, bestela zurekin izango dira tentazioak tentazioen gaiñ.
Bostgarrena: etsaiak zenbait unetan pakea eman arren, ez fiatu; zai dago, eta zelatan dabill, noiz zu zabarturik arkituko zaituan, erasotzeko bere indar guziarekin. Argatik ernai egon bear dezu beraren kontra peleatzeko. Oitu zaite sarritan, begira dagokizun Jaunagana biotza jasotzera; oitu zaite Birjiña txit Santari eta Aingeru guardakoari deitzera, eta Sakramentuak maiz artzera. Onela tentazioetatik beretatik aterako dituzu frutu andiak.
AMASEIGARREN
ERAKUSALDIA
Moden zorakerien gañean.
Aditzera eman dizkitzut zu engañatzeko etsaiak prestaturik dauzkan asko sare. Igaro gaitezen oraiñ soñekoen modetan ezkutaturik dauzkan bekaturako perillak ekustera.
Orain larogei ta bost urteraño leku gutxi izan zuen Españan soñekoen modak. Agertzen ziran noizean beiñ zenbait janziera arro eta itsusi, baña bereala debekatzen eta aienatzen ziran lege indartsuakin. Asi zan gero eguzki aldeko gure auzoa janziera berriak Erreñu onetan zabaltzen, eta ainbesteraño llilluratu eta txoratu gaitu, non gizonak biurtuaz dijoazen gizantx eta emakumeak añ ere, inguma; edo tximirrika, leku batzuetan beinzat. Aitortzen da, ondatu bearrak dirala etxeak, gisa onetan dijoazela gauzak, eta aleere egunetik egunera geituaz eta ugarituaz dijoa zorakeria hau. Beste toki batzuetan hau gertatuko baliz ez lizake izanko añ gauz arrigarria; baña emen Euskaldunen errietan, non etxe edo aziendak laburrak diran; emen, non kanpotik ekartzen dan jantzirako bear degun guzia; emen, diot, hau gertatzea, da ekusten ezpaliz nekez sinistu litekean gauza. Eta gaitzerdi lizake lurreko ondasunetan geratuko balira datozen kalteak; baña igarotzen dira animakoetara ere; zeren moden bixkarekin oarkabean bezala etsaiak daramazkian asko bekatuaren perilletara, eta eragiten diezte, nortaki zenbat utsegite.
Nola onenbesteraño itsutzen eta txoratzen ditu etsaiak ainbeste anima? Ara nola, badakus etsaiak, nola Kristauak eman zuan Bataioko egunean hitza aldegiteko munduaren arrotasun eta zorakerietatik; baña ala ere gazte dan bitartean agertu nai duala bere burua ederki apaindua. Erakusten diozka bada bere kideakoak modara apaindurik dabiltzanak, eta esaten dio: Zu etzera horiek baño gutxiago. Zergatik etzera horiek bezala janziko? Zaletzen da gaztea jantziera berri ta modakuakin ibiltzeko. Ona munduko arrotasun eta zorakerietan irristatzeko gazteari etsaiak prestatu oi dion lenengo malla. Badabill gaztea ekusten dituan modai jarraituaz: gerotik gerora geiago itsutzen da modetara, eta azkenean ez du ortik agertzen diran janziera berriak egin ditzan artean. Ainbesterañokoa da batzuetan itsumen hau, non gazte moda-zalea prest arkitzen dan janziera berriak egiteko, naiz zorrak zorren gaiñ egin ditezela, naiz ez; naiz etxeko pakea galdu dedilla, naiz ez. Sasoi onetara etorzen danean anima etsaiaren sarean atxitua edo bekatuan amildua arkitzen da. Atozea, eta zenbat izango dira gaurko egunean, onela bizi diranak?
Zuk, nere Çristaua, ez ipiñi zure gogo eta biotza modetan. Aldegizu lagun hero ta munduaren arrotasunen ondoren dabilzanetatik; eta iñoiz zere burua apaindu bear badezu, izan bedi hau modestia eta onestidade andiarekin.
AMAZAZPIGARREN
ERAKUSALDIA
Janziera arroa ta geiegien gañean.
Moden zorakeriak ukitu ditugu azkeneko Erakusaldian. Hitz bi orain esan nai dizkitzut janziera arro ta geiegien gañean. Enzun kontuz.
Ezagutzeko, noiz eta nola izan ditekean janziera bat arroa ta geiegia, ez da asko soñekoaren gaiari begiratzea; gerta diteke alabaña Urliarenzat geiegia ez izatea duan kargu ta mallagatik, eta Sandiarenzat geiegia izatea. Hau ongi ezagutzeko bada, biderik errazena ta egokiena da begiratzea, zer mallan eta nolako erakin arkitzen dan apaintzen dana: zer adiñ duan, eta zer usanzak diran hura bizi dan tokian. Azkenean, zer denboraz ipintzen dan janziera. Begira benik-bein, zer mallan arkitzen dan apaintzen dana: baldin serbitzaria jantzitzen bada nagusia edo etxekoandrea bezala; bere izerdiarekin bizi dana Zaldun edo Markes baten eran, janziera hau izango da arroa, geiegia, mallaz kanporakoa. Begira urrena, nolako erak dituan apaintzen danak; zeren askotan gerta diteke Urlia ta Sandia mallaz berdiñak izatea, eta ala ere bata zorren azpian, bestea eraz bizitzea. Baldin zorrez beterik dagoana llilluraturik badabill apainduren ondoren eraz bizi dana bezala, esaten duala antustez puzturik: hori adiña banaiz: onelako janziera izango da arroa ta geiegia, zeren Jaunak eman diozkan modu eta eraz kanpora igarotzen dan, bearbada bere ta beste askoren kaltean. Begira zaiozu gañera apaintzen danaren adiñari; zeren batzuetan gazteagan ongi dirudian janziera, zarragan izan diteke arroa, geiegia, farragarria. Illea urdin, ortzak koloka, ta aurpegia zimurturaz betea dauzkan andre bat, ekusiko bazendu emezortzi urteko neskatxa baten eran apaindua, zer esango zenduke? Begiratu ezazu gero zer usanza diran apaintzen danaren errian; zeren toki batzuetan geiegia ez dan apaindura besteetan izan liteke. Azkenean begira, zer denboraz ipintzen dan janziera; zeren egun batean, ongi dirudian soñekoa, izan diteke bestean arroa, geiegia, eta txit gaizki dirudiana; egin dezagun kontu, eztai batean ongi dirudian janziera, izango da arroa illeta batean, eta konfesatzera zoazenean. Ona nola ezagutu dezakezun, noiz ta nola izango dan janziera bat arroa ta geiegia.
Janziera arro ta geiegia beti da bekatu, zeren, Bataioan agindu genduan, modestiaren mugetatik igarotzen dan. Batzuetan izan oi da bekatu beniala, eta askotan mortala, dakartzian ondoren gaistoak gaitik, edo apaintzen danaren sasoi eta asmo txarra gatik. Noiz gertatzen ote da gisa onetan janziera bat bekatu larri edo mortalera iristea? Ara noiz.
Janziera bat izan diteke aiñ arroa, geiegia eta mallaz goitikoa, non erraz eman dezakean errian exenplo gaistoa beste kalte askorekin batean, eta, nork eztakus orduan izango dala bekatu larria? Badakizu, urliaren ondasun guziak dirala etxeren batean serbitzea, edo gurasoak bere neke ta izerdiarekin irabasten duana, ta ala ere ekusten dezu, goimallako andreak eta damak baño ere geiago apaintzen dala. Zer esango dezu, onenbeste arrotasun dakutsunean? Eta zer ez da erausiko errian eta inguruetan? Bigarrena, janziera arro eta geiegia izango da bekatu larria, emendik badator etxeko pakearen galtzea, zorrai ez erantzutea, umeak gaizki azitzea, denbora egokian estadurik ez ematea. Hirugarrena, janziera arro ta kostu andikoak errietara dakartzianak egiten du bekatu larria, S. Bernardino Senakoarekin zenbait gizon adituk erakusten digunez, zeren bide andia ematen duan beste asko tentazio onetan erortzeko eta zorrak zorren gaiñ egiteko. Eta non dira etxeetako erriertak, aurpeki illun eta mukerrak? Laugarrena, janziera arro ta geiegia izango da bekatu mortala, ipintzen bada exenplo guziz gaistoa edo eskandaloa emango duan denboran edo tokian; egin dezagun kontu; badijoa bat ostiral Santu egunean Elizara edo beste egunen batean konfesatzera soñeko arroakin, eta goibeak ongi estali gabe, nork estakus eskandalo andia emango lukeala orduan onelako janzierak? Doña Sancha Carrillo janziera arroakin joan zitzaion beiñ konfesatzera Juan de Avila animen Maisu andiari: esan zion onek: Infernu usaia dakar, berorrek. Esan onek arpoi baten eran ukitu zuan dama bere biotzean biurtu zan etxera, eta gero izan zan modestiaren eta onestidadearen ispillua. Bostgarrena: janziera arro ta geiegia izango da bekatu mortala, onelako apainduretan ipintzen bada biotza, alako eran, non oek, ez uzteagatik prest arkitzen dan zorrai ez erantzuteko, etxeaz, umeaz, gurasoaz kezkarik eta konturik ez idukitzeko. Azkenean janziera arro ta geiegia izangu da bekatu mortala, ipintzen bada norbaiti bekaturako bixka prestatzeko asmoarekin.
Ekusten dezu, noiz ta nola bekatu larri edo mortalera iritsi ditezkean janziera arro ta geiegiak? Eta ala ere zeñ ardura gutxirekin oen ondoren dabiltza gaurko egunean Kristauak! Zuaz ezperen erri andietara; ainbesteraño zabaldu da oetan zorakeria hau, non igerriko ez dezun, nor diran bemallakoak, nor bitartekoak eta nor goiagokoak: badirudi, bazter guzietan aditzen dala ots bat, diona: emen guziak gera berdiñak. Zoaz erri txikietara, eta oetan ere arkituko dituzu janziera arro ta geiegien kutsu piskak, eta igerriko dezu, askok dioela, obraz bederik: Guk ere nai genduke. Arkituko dituzu ez gutxi gaur egindako soñekoak bigar salduko dituenak eta bigarkoak etzi, zeren Urliak edo Sandiak agertu duan janziera berriren bat. Arkituko dituzu beste batzuek janziera arrotz eta kostu andikoak errietara dakaztenak: emendik etxeetan zabaltzea ezin irozo ditezkean apaindurak, eta ezin esan litezkean adiña kalte. Arkituko dituzu asko janziera berrietara añ itsutuak, non prest arkitzen diran edozeñ gauzatarako, oek egiteagatik.
Nere Euskalduna, aldegizu janziera arro ta geiegietatik. Zure modestia izan bedi ezagutua, esaten digu S. Paulok.
EMEZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
Onestidadearen kontra etsaiak
asmatzen dituan janzieren gañean.
Ez da etsaia kontentatzen janziera arro ta geiegiak zabaltzearekin munduan; baizik egun oro asmatzen ditu, onestidadeari gerra emateko egokiak diran, asko janziera lotsagarri. Jaunari eskerrak, ez da gure errietara oraindaño zabaldu izurri hau, baña erraz zabaldu liteke jende gaztea kontuan mugonez ipintzen ezpada. Eta ona zergatik oraiñ hitzegin nai dizudan onestidadearen kontrako janziera lotsagarrien gañean. Asi gaitezen bertatik.
Onestidadea, orain ukitzen degun gaiari dagokan eran hitzegiten degula, da birtute txit eder bat, aienatzen dituana kastidadearen kontrako modu itsusi guziak, dala hitzegitean, begiratzean, ibilleran, dala gorputza apaintzean: Birtute bat, gure hitz eta obrai ematen diena apaindura ta edertasun bat norinai agradatzen zaiona. Birtute onek eskatzen du lenengo lekuan estaltzea bakoitzak bere gorputza, gauza itsusietarako biderik ez emateko, ez bere buruari, ez besteri. Etzan onelako bearrik, Adanek Paradisuko arbolaren fruta debekatua jan zuan artean, zeren zuzentasun edo justizia orijinalaren doaiez apaindua zegoan. Autsi zuan Adanek Jaunaren agintea, eta bereala oartu zan, nola arkitzen zan soñekorik gabe, eta orobat gertatu zitzaion Ebari ere: lotsatu, eta lenbaitlen estali ziran. Geroztik Adanen umeai eskatzen die onestidadeak, estaltzea gorputza ongi, eta egia hau ezagutu izan due jende guziak, ez errietan bizi diranak bakarrik, baita basatiak ere. Ala ere etsaiak asmatu izan ditu modu guziz itsusiak gai onetan. Izan ziran noiz bait Baco Jainko gezurrezkoa adoratu zuenak. Onen onran egiñ oi zituen iñuterian festak; baña zer festak? guziz zikiñ eta lotsagarriak. Izan dira herejeen artean ere Bacoren festen anzeko ibillerak egiten zituenak. Eta zer? ez ote dira kristau Katolikoen artean ere ekusten, onestidadeak debekatzen dituan modu lasaiak? Ez dira ekusten zenbait lekutan mutillak igeri, norknai ekusi ditzakean tokietan? emakumeak gobada edo lixiba jotzen, gorputzak ongi estali gabe, eta bearbada lotsa gutxirekin iñoren aurrean erantzitzen dirala? Ez dira añ lotsagarriak; baña lasaiegiak bai, arako soroetan atorra edo alkandora utsean larrean aritzen diran emakume ta gizatzar aek. Egia da beterriko tokietan onelako oiturarik ez dala.
Onestidadeak eskatzen du bigarren lekuan, gizona gizonaren, eta emakumea emakumearen janzian ibiltzea. Ala agintzen zuan Jaunak Lege zarrean. Gerta diteke premia esturen batean, edo etsaietatik igesegiteagatik, gizonak emakumearen, eta emakumeak gizonaren soñekoak ipintzea, eta hau ez da bekatu, Santo Tomasek erakusten digun bezala. Ala egiñ izan due zenbait donzella birtutetsuk bekaturako perilletik igesegiteko: oen artean Teodora Antiokiarrak, eta beste Korintoko batek. Baña gaizki dirudian gauza da premiarik gabe hau egitea, ta aintzakotzak iduki da fedegabeen artean ere. Ala ere sarritan ekusten omen dira gaurko egunean bideetan emakumeak gizonen eran janziak: eta edozeñek dakus, zeiñ ondoren txarrak ekarri litzakean ergelkeria onek, gure errietan zabalduko baliz.
Onestidadeak eskatzen du hirugarren lekuan, emakumezkoak erabiltzea beak era onean estaliak. Hau da gauza bat edozeñek ezagutzen duana; baña ala ere noizean bein etsaiak agertzen ditu janziera batzuek txit egokiak emakume ergelak, ibilli ditezen beetako apaindurak eta aztala erakutsiaz. Zenbait lekutan asi omen dira emakumeak galtza luzeak gonapean erabiltzen. Ez da hau gauza guziz arrigarria; baña bai tela ederrezko abarkak ipintzea, aztala agertzea, trabakin bezala zankoak lotutzea, Elizan ere ezin belauniko jarri dirala. Hau guzia ta geiago ekusi omen da denbora oetan zenbait erritan.
Onestidadeak eskatzen du laugarren lekuan, kolkoa ta bularrak ongi estaliak erabiltzea. Hau da euskaldunen artean beti ongi gorde dan oitura ederra. Ala ere ekusiaz, zenbait emakume arrotzek sorbaldaren erdia, ta besoak agirian darabiltzela, ta kolko gisa erakusten duela salgai, itsasten da zenbait lasaikeria, eta askok aditzera ematen due, era baliz gisa onetan ibiltzeko, ez lirakeala azkenekoetatik izango. Esangidazu ezperen, ez dira gure errietan ere batzuek, goiak ongi estali gabe dabiltzanak? besteak zatarrezko bulto andiak ipintzen dituenak? besteak gorontza estu eta laburrakin bularrak alegiñean larritzen; anditzen, eta estaliak, baña zinzilika erakusten dituenak? Zer aditzera ematen due onelakoak? Zer, era izatera, geiago ere egingo lukeela baizik? Zuk, nere euskalduna, etsaiak engañatu etzaitzan alde onetatik, gogoan arrezazu orain esatera noana. Lenbizia: kolkoa ta bularrak estali gabe ta inguruetan apaingarriakin erabiltzea, da gaitzerako gura erraz esnatu dezakean gauza bat, eta beragatik gizon jakintsu askoren iritzian bekatu larria. Bigarrena: onelako lasaikeria itsusiaren oitura edo usanza, ez dan errietan hau sartzea, guzien iritzian da bekatu larria edo mortala. Hirugarrena: oitura, nazkagarri hau debekatu zuan Inozenzio izen onetako Aita Santu amaikagarrenak, eta exkomiku nagusiaren azpian agindu zuan, emakumeak kolkoa ta bularrak leporaño estali zitzeela estalki tapitu batekin. Españako legeak ez daude biguñagoak gai onetan; bada emakume gaisto bekatuaren sariarekin bizi diranai bakarrik uzten dieza bularra agirian duela ibilizeko janziera, bear bada nor diran ezagutuak izan ditezen. Gañera onelako janziera edo ebakitzen edo josten, edo jostea agintzen duanaren kontra ipintzen due berrogei milla marabidiren eta urte biko erbestearen pena: hau lenengo aldian; eta urrengoan lau urteko gaztelua.
Onestidadeak eskatzen du bostgarren lekuan emakumeak Elizara joatea, ez gorputz utsean indi-olloak bezala, baizik era onean estaliak, batez ere usanza on hau dan lekuetan, Españan dan bezala. S. Paulok nai du, emakumeak Elizan egotea estaliak, eta hau, gaitzerako biderik eman ez dedin, Klemente Alexandriakoak dionez; eta ala egiten due euskaldunak. Orregatik izango lizake exenplo txit itsusia, gure errietako emakumeak joango balira meza nagusi, bezpera ta dotrinak edo sermoiak enzutera ederki apainduak, eta gorputz utsean. Onela joan bide zan norbait erri batean orain denbora gutxi danean; baña mezemalleak kenerazo zuan Elizatik. Ez dezazula esan, zenbait lekutan emakumeak gorputz utsean egoten dirala Elizan; zeren ez dira emengo usanza onak trukatu bear beste Erreñuetako usanza txarragatik. Emen, eta lekurik geienetan ez da gaizki dirudian gauza, emakumeak aurpegia agirian erabiltzea; baña Arabian izango litzake eskandalo andia; an alabaña estaltzen ditue burua ta aurpegia kapurutxarekin: onek begien parean du zurdazko sare bat, ta emendik ekusten du emakumeak nondik ibilli ditekean, eta norekin hitzegitea duan. Emen eta Europa guzian emakumeak irteten dira etxetik, eta badabiltza, batzuetan beintzat, dagozten egitekoetan, eta etzaio iñori gogoratzen, usanza gaistoa dala hau; baña Txinan izango lizake gauz itsusia zeren an emakumeen usanza dan beti etxean egotea, eta hau galdu ez dedin, jaiotzen diranetik alako eran lotzen eta estutzen diezteza oñak, non geratzen diran oñik ezpalue bezala, edo beintzat ezin erraz oñez ibilli ditezkean eran. Emendik atera ezazu, gure Elizetan emakumeak apaindurik gorputz utsean egotea izango litzakeala gauza txit itsusia, beste zenbait erreñutan ala egoten badira ere. Baña zer asmatu du etsai madarikatuak emengo oitura ederra galerazteko? asi da modaren izenarekin zabaltzen manteliña farragarri batzuek, egokiak gorpuz guzia agirian erabiltzeko; batzuek alabaña doi doia iristen dira lepoa estalzeraño, besteak dira añ lasai, eta sareak non gorputz guzia ekusten dan manteliñarik ezpaliz bezala. Onelakoak atera bear lirake Elizetatik.
Onestidadeak eskatzen du atzenean, janziera ez ipintzea, urliagan edo sandiagan gaitzerako gura erazekitzeko asmo lizunarekin. Ez det uste, Kristau aziera onekoetatik asko izango dirala asmo añ lotsagarriarekin apaintzen diranak, baña ez dira noski gutxi, zenbait bekatu egiteaz eta eragiteaz kezkarik ez duenak: eta onelakoak nekez izango due asmo garbia heren janzieretan. Eta nolakoanai izan dedilla oen asmoa, baldin janziera bada bekaturako bide andia ematen duana, ez da geiagoren bearrik apaindura onelakua bekatu izateko.
Ona, nere Kristaua, zer janzierak asmatu dituan etsaiak Onestidadearen kontra. Eta hau ezaguturik, ez dituzu utziko zorakeria oek betibetiko? Etzaitezela engañatu munduaren iduripen eta losentxakin, baizik jarrai giozu Onestidadearen Birtute ederrari.
EMERETZIGARREN
ERAKUSALDIA
Apaindura geiegi ta lotsagarriak
janzitzeko asmatzen diran aitzakiak.
Desegiten dira oek, eta agertzen da,
nola bekaturik gabe,
eta munduak erakusten dizun
baño ederkiago apaindu zaitezkean.
Azkeneko bi Erakusaldietan hitzegin dizut janziera geiegi; ta lotsagarrien gañean. Aditu bear dituzu orain, janziera oek ez uzteko asmatzen diran aitzakiak. Ukituko ditut aurrena aitzakia oetatik politenak, eta agertuko det, itxura eta iduripen utsa baizik ez dirala. Erakutsiko dizut gero, nola bekaturik gabe eta munduak erakusten dizun baño ederkiago apaindu zaitezkean. Enzun kontuz.
Egin due ta egiten due asko alegiña Aita Santuak, Obispo Jaunak ta gañeraro animen Arzaiak aienatzeko Kristauen errietatik apaindura geiegi ta lotsagarriak. Ala ere oek beren oñean daude, edo obeto esateko ugarituaz dijoaz egunetik egunera, Zertan ote dago hau? Etsaiak, gazteak engañatzeko, erakusten dituan aitzakietan. Aitzaki oek aditu bear dituzu modazaleen autik, eta adituaz goazen eran desegingo ditut. Onetarako goazen modazaleak alik ongiena apaindurik arkitzen diran etxe edo tokiren batera. Ozta ekusiko gaitue, asiko dira beren janzieren alde hitzegiten, zeren, aurreko Erakusaldiak aditurik, minduak dauden. Batak esango du: Jauna, eztakit zer gogoak eman dion, gure janzieren kontra añ samiñ, aiñ gogor eta garratz hitzegin duanean. Gu apaintzen gera usatzen dan eran: eta nai du berorrek, guk geren buruak ez apaintzea besteak bezala? Urlia, zaude asaldatu gabe eta soseguz. Hitzegin det nik zerbait janzieren gañean, baña ez samiñ eta garratz, baizik Jesu-Kristoren Lege garbian bizi dan edozeñek ontzat eman bear duan eran. Hitzegin det janziera arro eta geiegien kontra, zeren zuk ongi ezagutu dezakezun bezala, oetatik dator ainbeste etxe galduak egotea, ainbeste gazte dagoten aziera ta estadua artu gabe geratzea, eta zorrak Zerutaraño deadar egitea. Hitzegin det gañera, onestidadeari gerra egiteko etsaiak asmatzen dituan janzieren kontra, baña ez, gai onek eskatzen duan bezeiñ garratz. Onelako janzieren ondoren bazabiltza, ez dezu zere burua garbituko, ala usatzen da esanarekin. Atozea, ez da usatzen munduan lagun urkoari txarkeri ta bidegabeak egitea? Ez da usatzen munduan lagun urkoari bekaturako bixka ipintzea? Eta azkenean ez da usatzen munduan betiko su ta garren artera joatea? Beraz aitzakia txit argala, eta Kristauaren auan gaizki dirudiana, da esatea, gu apaintzen gera usatzen dan eran. Hau esan dezakezu bidez, eta ongi modestia ta onestidadearekin janzitzen diranai jarraitzen badiezu, baña ez bestela.
Bigarren aitzakia: Jauna, dio beste batek: ni ezkondua naiz, eta apaintzen naiz senarrari atsegin egiteagatik. Senarrari atsegin egiteagatik? Ongi egiten dezu, modestia ta onestidadearen mugetatik irten gabe apaintzen bazera. Ala dio Santo Tomasek. Senarrari agradatzeagatik apaintzen zera? Eta zure senarra añ ona ote da, non agradatzen zaion zu batetik bestera ibiltzea neskatx ergel baten eran, eta añ ere bat egiña? Senarrari agradatzeagatik apaintzen zera? Eta nolakoa ibilli oi zera etxean? Bearbada guziz txaldana eta enasa, alako eran, non ezin gizonak gustoz begira degikezun. Bazoaz gero kanpora, ta orduan agertzen zera arrotasun andiarekin eta modestiaren kutsurik gabe apaindua? Zer uste dezu, esango duela ezesten zaituenak? Gutxienez S. Franzisko Salesek diona, hau da: Noren begiai atsegin eman nai ote die urlia onek onenbeste apaindurarekin?
Hirugarren aitzakia: Jauna, dio beste urliak: apaintzen naiz ni alik ederkiena, baña ez lagun urkoari bekaturako bidea eman naiez. Izan bedi ordu onean egia zuk diozuna; baña ez da hori asko zuk bekaturik ez egiteko. Atozea, baldin zure janziera geiegia bada, eta emendik badator, ezin irozo ditzakezun zorrak egitea, lenekoai ez eranzutea, etxeko pakea galtzea, eta askori exenplo gaistoa ematea, nork eztakus zure apaindurak izango dirala bekatu Jaunaren begietan, asmo gaistorik ez dezula zuk esan arren? Gañera, baldin zure janziera bada bekaturako bide andia askorentzat. Zer esan nai du zuk onelako asmorik ez izateak? Zuk zugan danez gaitzerako lazoa prestatzen dezu, eta ez da hau Jesu-Kristoren Lege garbiak debekatzen dizun janziera? Kristaua, ez dezazula arren orrelako zorakeriakin zere anima betiko galdu. Enzun ezazu Atenasko erri andian gertatu zan gauza bat: Phrine Atenasko dama akusatu zuen Areopago zeritzan tribunalaren aurrean, gaistakeria itsusiren bat gertatu zitzaiolako. Tribunal hau zan anziñako denboretan izan ziran guzien artean zuzenena, eta gutxienean bazituan ogei ta amaika Juez. Sentenzia eman bear zan egunean joan zan dama Tribunalaren aurrera: hitzegin zan onen gaistakeriaren kontra; eta bere alde zuan Letradutzat gizon jakintsu bat. Egin zuan onek asko alegiña ateratzeko Phrine eriotzaren pena gabe; baña Juezak etziran erraz biguntzen edo beratzen ziranak, eta, eriotzaren pena damari bota nai zioela, zirudian. Orduan joan zan Letradua Frine zegoan tokira, kenerazo zion estalkia, eta ipiñi zuan orain zenbait lekutan damak dabiltzan eran, edo bular guzia agiri zuala. Ekusi zuen Juezak, eta gauz arritzekoa! Len aiñ zuzena zan tribunal hura, biguindu zan, eta Juez aek etzuen biotzik izan eman bear zuen Sentenzia emateko. Begira orain, Kristaua, zer kalteak etorri ditezkean janziera lotsagarrietatik, nolakoanai izan dedilla ipintzen dituanaren asmoa. Zergaitik bait onelako apainduari deitzen die San Jeronimok: gura gaizto eta loien berogarriak: eta San Anbrosiok emakume apainduari deitzen dio: Demonio guzien etxea. Eta Espiritu Santuak berak zer esaten digu? Ken, dio: ken zure begiak emakume apainduagandik.
Laugarren aitzakia: Jauna, ez det nik, erlijioko ordenetan bezala, paret artean bizitzeko gogorik, edo hitz batean guzia esateko, ez det Monja izateko ametsik egin: nik nai nuke... Asko da, aditzen det orrenbesterekin zeren billa zabiltzan. Atozea, ta uste dezu, janziera arro ta geiegiak, ta janziera onestidadeari gerra egiten dioenak, laguntzen duela zuk billatzen dezuna arkitzeko? Engañatzen zera, eta eztakizu zurekin hitzegin oi duen ezkutarien gogoko berri. Nik esango dizut oek gogoan darabiltena, baña ixilik, eta iñork aditzen ez gaituala: ezkutari oetako bat jartzen da hitzegiten, janziera geiegietan gogoa ipiñi duan batekin, eta dio beregan Urlia hau, dio, itxura onekoa ta egokia da denbora piska batean umore onean egoteko; baña betiko? Nik dedana gutxi da onen janzia eta modak irozotzeko. Ezkutari bera jartzen da beste batekin hizketan; ekusten du burua mozturik, goi guziak agirian dauzkala: zer uste dezu, diola beregan? Sandia onek, eztakit, zer burua daukan: Emakumearen apaindura da ille ederra, eta hau burua mozturik jarri da, zeren ille gabeko atsoren batzuek moda hau agertu duen. Aita Santuak, Obispo jaunak, eta gañerako animen arzaiak deadar egiten due kolkoa agerturik dabiltzan emakumeen kontra. Españako Legeak uzten dieza gisa onetan ibiltzen; baña nori? Emakume gaisto, bekatuaren sariarekin bizi diranai bakarrik: ta onek ez dio ezeri begiratzen, modari baizik. Ezin bere aurpegira esango zaio, baña mingaiñ gaistoak darauste ezti pixka batekin igortzi bear lizakeala. Ta hau nik artu betiko? Ez, ez. Orra zer kontuak ateratzen dituen zurekin askotan hitzegin duen ezkutariak. Orra nola, bear bada modestia ta onestidadearekin iritsiko lirakean erak galtzen diran janziera geiegi ta lotsagarriakin. Ala gertatu zate askori, eta ez dira zentzatu heren buruak zimurturik ekusi dituen rtean.
Bostgarren aitzakia: Jauna, dio berendiak: gu apaintzen gera ongi idurin naiez; eta ala ere ez due guziak billatzen duena arkitzen. Ongi irudin nai izatea ez da bekatu gazte ezkongaietan, ez eta onetarako beren buruak modestia ta onestidadearekin apaintzea ere. Ala dio S. Franzisko Salesek. Baña, ongi irudin uste dezu, agertzen diran janziera nazkagarriai jarraitzen diezula? Ongi irudin uste dezu ez dagokizun eran apaintzen zerala? Engañatzen zera, eta jakizu askoren farragarri izan oi zerala zure janzierak gatik. Nik esango dizut, nola bekaturik gabe, eta munduak erakusten dizun baño ederkiago apaindu zaitezkean.
Jesu-Kristoren Luege ederrak ez dizu debekatzen apaintzea zere burua Jaunaren beldur Santuazekin, modestia ta onestidadearekin. Jaunaren beldur Santuak aienatzen du bekatua; modestiak kentzen ditu janzieren arrotasunak; eta onestidadeak ematen dio janziari grazia edo edertasun andia. Onela zuk zere burua apaintzean, jantzi zaite zure estadu ta mallari dagokan eran. Ala esaten dizu Santo Tomasekin San Franzisko Salesek. Ez asi besteak agertzen dituen janziera guziak egin naiez; zeren bestela erraz igaroko zera geiegira, eta mallaz kanpora. Etzabiltzala beste errietan darabiltzkien kostu andiko soñekoak zu bizi zeran tokira erakartzen, ta ez esan, badezula zerekin, asko izango dira alabaña zure errian, janziera orrelakoetarako era gutxirekin arkitzen diranak, eta zure janziera modakoak nolerebait beartuko lituke beste orrenbeste egitera. Izan zaite janzian garbia, txukuna; ez arroa, San Franzisko Salesek esaten dizun bezala. Ezta ongi gizona emakumearen, eta emakumea gizonen eran apaintzea, ta are gutxiago gizonaren janzian ibiltzea; debekatu zuan hau Jaunak Lege zarrean, eta an esaten da nazkagarria dala Jaunaren aurrean onela janzitzen dana. Zoaz Elizara Jaunaren etxeari dagokan garbitasun eta modestiaregin. Gizon batzuek dira aiñ zakarrak, baldanak, enasak, non Meza enzutera joan oi diran belaunetan galtzak estu gabe, ta txuparen edo almillaren besoak zinzilika dituela. Emakumeak ez due joan bear Elizara gorputz utsean, bidez dijoazenean, eta ezin bestean baizik. Etzaitezela oitu mantelinaren lekuan tela sareak ipintzera, batez ere Elizara, Konfesatzera edo Komunio Santura zoazenean. Aita Santu Inozenzio, eta Klemente amaikagarrenak agindu zuen, ez dakiela Konfesatzeko ta Komulgatzeko lekurik eman modestia gabe, bular eta sorbaldak estali gabe dijoazenai. Agintzen eredue, izan bear duala estalkiak, ez lasai edo sarea; baizik tapitua.
Orra, nere Kristaua, nola apaindu zaitezkean bekaturik gabe, eta munduak erakusten dizun baño ederkiago. Zerez ederra bazera are ederrago emango dezu; eta ezpazera, modestia ta onestidadeak edertuko zaitue; oek dira janzierarik ederrena, eta denbora berean gaitzerako biderik ematen ez duana; janziera hau da bide zuzena emengo erak ez galzeko eta iristeko betiko bizitza doatsua. Hau opa det zurekin neretzat. Amen.
OGEIGARREN
ERAKUSALDIA
Janzian edo soñekoetan modestia ta onestidadea
gordetzeko hiru pensamentu egoki.
Janzieren gañean aditu dezunarekin, uste det, artu dezula asmo osoa modestia ta onestidadearekin baizik ez apaintzeko zere burua. Asmo onetan zu sendoago egiteko, hiru pensamentu begien aurrean ipiñi nai dizkitzut. Enzun kontuz.
Lenengo pensamentua izan bedi zure janziera nolakoa nai; izan bedi asma ditekean ederrena; zer adierazten ote dizu ipintzen dezun bakoitzean? Adirazen dizu lenengo lekuan, galdu zenduala Adanegan, edo bera bekatuan erori zanean Jaunaren grazia, eta Zerurako esku guzia: galdu zenduala zuzentasun edo Justizia orijinalaren doai miragarria; ta hau galdurik, zure gura ta griña guziak geratu zirala galtzeronz guziz makurtuak, eta zeran guzia era lotsagarrian: emendik zere burua alik ongiena estali bearra. Adirazten dizu urrena, zu zerala bere Jaun, Jaungoiko ta Egillearen kontra altxa zan jatorri desleial ta eskergabea, eta eriotzako sentenzia zere kontra daramazuna. Hau guzia ezagutzeko, ekartzu gogora gure lenbiziko gurasoai gertatua. Egin zituan Jaunak Adan eta Eba Zerurako, eta apaindu zituan bere graziaz eta doaiez. Doai oen artean bat zan Zuzentasun edo justizia orijinala deritzana: doai bat Adanen eta Ebaren gura ta griña guziak zeuzkana ezaguera zuzenaren eta borondatearen azpian eta borondatea Jaunaren naiaren mendean. Adanen eta Ebaren gura edo griñak orduan etziran batere asaldatzen, lotsagabetzen eta altxatzen etxeko nagusiaren, edo borondatearen kontra, ta beti zeuden prest, morroi leial batzuek bezala, borondateak agintzen ziena egiteko. Adan eta Eba sasoi eta pakea gozo onetan bizi ziran Jaunaren agintea autsi zuen artean. Soñekorik gabe zeuden, eta ala ere etziran lotsatzen, ezeta oartzen ere, nola zeuden, zeren justizia orijinalarekin apainduak arkitzen ziran. Gañera, doai onek gordeko zituan Adan eta Eba, berak nor izatera, eriotzatik: eta emengo denbora betetzean, joango ziran Zerura bizirik. Hau bera gertatuko zan ondorengoakin ere. Baña autsi zuen Adanek eta Ebak Jaunaren agintea, jaten zuela Paradisuko arbola baten fruta, eta galdu zuen Jaunaren grazia eta Zerurako eskubide guzia, ez berentzat bakarrik, baita guretzat ere: galdu zuen Zuzentasun edo justizia orijinalaren doaia; eta une artatik bertatik asi ziran Adanen eta Ebaren gura ta griñak asaldatzen, bakoitza bere bidez, presa bat urratzen danean urak beren bidean abiatzen diran bezala, eta geroztik ez due pakearik ematen. Oartu ziran Adan eta Eba, nola arkitzen ziran soñekorik gabe: lotsatu, ta lenbaitlen estali ziran al zuen eran. Gañera geratu ziran eriotzaren azpian, edo hill bearrak. Argatik dio S. Paulok: bekatuaren saria dala eriotza. Beraz, Kristaua, zuk zere burua apaintzeko, ipintzen dezun janzierak adirazten dizu, galdu zenduala Adanegan jaunaren grazia, eta Zerurako esku guzia, ta geratu ziñala era lotsagarrian, edo zere burua estali bearrean. Beraz zure soñeko bakoitzak begien aurrean ipintzen dizu, zu zerela jaunaren edo Errege guzien Erregeren kontra altxa zan jatorrikoa, eta eriotzako sentenzia beti zerekin daramazuna. Ongi, ta hau onela izanik, janziera arro ta lotsagarrien billa ibilliko zera? onestidadea gordetzeko bakarrik munduan agertu ziran soñekoak, eta zuk onestidadearen kontra biurtuko dituzu?
Bigarren pensamemua: nolako janzierarekin apaindu ziran Adan eta Eba, Mundu guziaren jabeak baziran ere? Adan zan mundu guziko Jaun eta jabea; Eba zan beraren emaztea, eta biak ziran mundu guzian izan diran eta izango diran Errege guzien sustraia. Ala ere, nolako janzierarekin apaindu ote ziran? Eskritura Santak, Adan eta Ebarekin gertatua aditzera ematen digunkan, bi janzieraren berriak ematen dizkigu: janziera bata izan zan berak egiña. Badakizu nolakoa? piko edo beste arbolaren baten ostoz eta adarrez moldatu zuena. Bigarren janziera izan zan Jainkoak berak eman ziena, eta hau larruzkoa. Atozea orain: zer aditzera ematen digu Jaunak, Adani eta Ebari eman ziezten soñekoakin? zer janzian gorde bear degun modestia ta onestidadea baizik?
Hirugarren pensamentua: zer hitz eman zinduan bataioko egunean? Egun andi artan etzinduan Eliz Ama Santak artu nai izan bere umeen artean, Zeruaren, Aingeru ta gizonen aurrean, orain esango ditudan hitzak eman gabe. Urlia, esan zizun bataiatzalleak Elizaren izenean: gaurdanik betiko uzten dituzu Satanas eta beraren langilleak, zeñak diran mundu galdua, edo munduan bizi diran gaistoak, eta aragiaren gura txarrak? Bai; uzten ditut betiko, eranzun zenduan. Abrenuntio. Galdetu zizun berriz: Gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen lan eta obra guziak, nola diran bekatua eta bekaturako bideak? Bai, eranzun zenduan; uzten ditut beti betiko. Abrenuntio. Galdetu zizun hirugarren aldian: Gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen arrotasun eta zorakeriak, dala janzian, janean, edanean, dala gastuetan eta jolasetan? Bai, eranzun zenduan, uzten ditut beti betiko. Abrenuntio. Ona zuk bataioko egunean eman zenduan hitzak. Zer geiago bear da bada, zuk, osotoro ta sendoro erabaki dezun bezala, modestia ta onestidadeari jarraitzeko janzian? Ala esaten dizu S. Paulok, ala agindu zenduan Kristautu ziñanean, eta ala uste det egingo ere dezula.
OGEI TA BAT GARREN
ERAKUSALDIA
Betiko bizitza doatsua iristeko ez da asko
bekatutik aldegitea; gauza bearra da gañera
bakoitzak bere estadu eta bizimoduan obra onak,
edo Zerurako irabaziak egitea.
Betiko bizitza doatsua iristeko lenengo lekuan bear dan gauza da: bekatutik aldegitea. Aldegizu gaitzetik, esaten digu Dabidek, eta onen gañean izan dira aurreko Erakusaldiak. Baña ez da asko gaitzik ez egitea, ezpaditu obra onak egiten bakoitzak bere bizimodu eta estaduan. Argatik ez da kontentatzen Dabid esatearekin: Aldegizu bekatutik edo gaitzetik, baizik ondoren dio, Egizu ongia edo obra onak. Hau aditzera eman zigun Jesu-Kristok, piko alferra madarikatu, eta igarturik utzi zuanean. Hau bera adirazi zigun Eliz Ama Santak, argi erazekia eskuetan ipiñi zigunean bataioko egunean. Beraz zu, Kristaua, ni eta guziok beartuak gaude obra onak egitera, bakoitza bere estadu eta bizimoduan, baldin betiko bizitza iritsi nai badegu.
Zer aditzea ote da obra onen izenez? Ez gauz andi ta miragarriak egitea, hillak piztutzea, eriak sendatzea, mendiak batetik bestera aldatzea, baizik edozein obra on, dala andia, dala txikia, ongi egiña bada. Zer doai edo kondizio bear ote ditu obra batek ona eta ongi egiña izateko? Lau doai. Lenengoa, sobrenaturala edo Zerutikakoa izatea. Zerutikakoa, zeren Espiritu Santuaren grazia ta lagunza gabe ezin Jesus bat ere bear bezala esan dezakegun, San Paulok dion bezala. Zerutikakoa gañera, zeren egin bear dan, ez lurreko fiñen bategatik, baizik fedeak erakusten duan motiboren bategatik. Bigarrena, egiten dan gauza berez ez ona, ez gaistoa; bada, nola dan: jatea, edatea, lo egitea, paseatzea, hitzegitea, Zerurako irabazia izateko, egin bear da Jaunari agradatuko zaion eran eta denboran. Hirugarren doaia da, obra ona egiten duana Jaunaren grazian egotea. Mats adarrak ezin eman dezake fruturik zepari ez dauskiola; eta era berean ezin zuk ere eman dezakezu obra onen, edo Zerurako irabazien fruturik, Jaunaren grazian ezpazaude, zeren Jesu-Kristo Zeruko zeparekin bat egiña etzauden. Ala ere bekatariak ez ditu utzi bear obra onak, zeren bekatutik irteteko laguntzen duen.
Laugarren doai edo kondizioa da obra ona egitea Jaunaren onra eta gloriarako. Era onetan, eta doai oekin egindako obra guziak, andiak eta txikiak añ ederrak eta balio andikoak dira Jaunaren begietan, non bakoitzarekin irabazten dan Zeruko Erreñua, eta betiko bizitza doatsua. Nekazariak, arotzak, argiñak, ardatzleak, okiñak, hitz batean bakoitzak bere bizi moduan egiten dituan lanetan irabazi dezake Zeruko Erreñua. Zeiñ ona gure Jangoikoa! Bada betiko bizitza irabazteko bide añ erraza prestatu digu!
Nere anima, zer animako ondasunak eta obra onen gordairuak etzinduan gaur idukiku, aditu dezun eran zere neke eta lanak egia bazindu? Baña nola arkitzen ote zera? Lotsa zaite Jaunaren aurrean zure nagitasunaz, eta aurrera bizi zaite obra onak, ongi, eta arreta andiarekin egiten dituzula.
OGEI TA BIGARREN
ERAKUSALDIA
Obra on edo Zerurako irabaziak eskatzen duan
asmo edo intenzio garbiaren gañean.
Zu nor izatera, ugari egin ditzakezu, nere anima, zure estadu ta bizi moduan bertan obra on, eta Zerurako irabaziak, ekusi dezun bezala. Baña ez da asko onetarako obra onak egitea nolanai, baizik egin bear dira asmo edo intenzio garbiarekin. Zure begia, hau da, zure asmo edo intenzioa okerra bada, zure lanak, zure neke eta obrak okerrak, illunak eta Zerarako irabazirik ez dekartenak izango dira, Jesu-Kristok berak aditzera eman zigunez. Asmo edo intenzio garbia da gure lan eta Obrak egitea Jaunaren onra eta gloriarako, azkeneko Erakusaldian esan dan bezala. Hau erakusten digu S. Paulok, dionean: Egiten dezuen guzia, dala hitzez, dala obraz, egizue gure Jaun Jesu-Kristoren izenean: Naiz jan; naiz edan, naiz beste gauzaren bat egin dezazuela, egizue guzia Jainkoaren onra ta gloriarako.
Asmo edo intenzio garbi onekin gure lan eta obrak egiteko, bear dira bi gauza. Lenengoa da, Jaunari eskeintzea bere onra eta gloriarako, eta eskeintzea guziak. Atotea ezperen, norena zera? Etzerate zerenak, esaten digu S. Paulok, baizik Jesu-Kristorenak. Jesu-Kristorenak, zeren ezerezetik egin duan. Jesu-Kristorenak, zeren bere odol preziotsuaren kostuz erosi ginduan. Norentzat bada izan bear due gure hitzak, gure petsamentu eta obrak, Jesu-Kristorentzak baizik? Nori eskeñi bear diozkagu, Jabeari baizik? Norena dan arbola, arentzat izan bear due frutuak. Atozea gañera, etzaude beartua amatzera zure Jaun eta Jaungoikoa zure biotz guziaz, zure indar eta alegin guziaz? Eta nola era onetan amatuko dezu; ezpadiozkatzu eskeintzen bere onra ta gloriarako zure hitz, pensamentu eta obra guziak? Argatik oitu zaite, nere antma, goizetik Jaunari eskeintzera zure biotza, zure lan eta neke guziak.
Gure lan eta obrak Zerurako irabaziak izateko, ez da asko goizetik Jaunaren onra eta gloriarako eskeintzea, bear da gañera asmo eder,
onek eragitea guri obra onak. Argatik goizean eskeñi arren Jaunari egun guziko hitz, pensamentu eta lanak, baldin gero egiten baditugu beste asmo lurrezkoren bategatik; egin dezagun kontu, Munduaren alabanzak iristeko: galduko degu Zerurako irabazia, eta gure obra onak izango dira ustelak, edo azal-prinz ederra bai, baña mamirik ez duenak. Eta ona zergatik beiñ baño geiagotan gertatzen dan, zenbaitek obra on askorekin Zerurako irabazi gutxi egitea, zeren goizetik artu zan asmo edo intenzio garbia erraz aldatzen, eta lur biurtzen dan, ernai bizi ezpada bat. Esan diteke gure asmo edo intenzioa batzuetan dala goizean urrea, geroxeago zillarra, eta azkenean lur utsa. Hau gerta ez dedin, eguartean berritu, bear da noizean beiñ goizeko asmo ona. Ez da onetarako neke andiren bearrik; asko da Jainkoaganonz biotza jasotzea, eta esatea naiz hitzez, naiz gogoz: Jauna goizeko asmoan bertan arkitzen naiz zure izenean eta onran izan bitez nere lan guziak, eta orain egitera noan hau ere bai.
Nere anima, zein gauza negargarria zuri gertatu zatzuna! Nekatu zera asteetan, illetan eta urteetan obra onak egiten, eta ala ere arkintzen zera Zerurako irabazi gutxirekin, zeren zure asmo edo intenzioa erraz aldatzen zan Munduaganonz. Zentza zaite bada, eta emendik aurrera egitzu gauza guziak asmo garbiarekin, eta Jaunaren onra eta gloriarako.
OGEI TA IRUGARREN
ERAKUSALDIA
Zeiñ fruto ederrak, eta santutasun
zeiñ miragarria dakartzian bakoitzak
bere bizimoduko lanak asmo,
eta intenzio garbiarekin egiteak.
Kontatzen da Florenziako
penitente andi bati suertatua.
Aditu dezu, nere anima, zer asmo edo intenzio eskatzen duan obra onak, eta Zerurako irabaziak, eta nola hau egin eta berritu dezakezun erraz. Ezta hau egiaz neke andia, ezeta jakiunde andiren bat eskatzen duana ere. Edozeiñ nekazarik eta lankillek, arreta eta ardura pixka bat artzearekin, egin dezakean gauza da, irakurtzen jakin ez arren. Eta nork esan, zeiñ frutu ederrak, eta santutasun zeiñ miragarria iritsi dezakezun zere bizimodu ta estaduan? Hau nol-ere bait ezagutu dezazun, enzun itzatzu, asmo edo intenzio garbiak dakartzian frutu ederretatik batzuek. Lenengoa da: etsai galgarriari goizetik biotzeko ateak itxitzea. Ernai dabill hau, zure biotzaren jabe geratzeko esnatzen zeranean. Zaitzen zaitu lotan zaudenean, eta ozta igerritzen dizu esnatzera zoazela, egiten du alegiña zure biotzera sartzeko, eta onetarako bidalduko dizkitzu zure arazo edo egitekoen kezkak, eta zenbait aldiz gogorazio itsusiak. Eta zenbait bider lenagotik prestatzen ditu ames loiak? Baña oitutzen bazera goizetik edo esnatzen zeranetik Jaunari zure biotza, pensamentu eta lan guziak eskeintzera, itxitzen diozkatzu ateak etsaiari, eta aldegiten du. Bigarren frutua da biotza zabaltzea betiko bizitzaren ustearekin. Asmo garbiarekin bere obrak egiten dituan animak badakus serbitzen duala Errege guzien Erregea, jaun bat guziz altsua, eta eziñ geiagoraño bere hitzetan leiala; Badakus, jaun onek bere adiskide ta serbitzariai agintzen diela betiko bizitza, eta onen usteak zabaltzen dio biotza, arintzen diozka neke guziak, eta gozatzen emengo gurutze ta samintasunak. Hirugarren frutua da animako pakea gozo bat. Jainkoa da pakea egiazkoaren iturburua; eta nola asmo edo intenzio garbiarekin bere lan guzietan diardunak Jaun pakeatsu oni begiratzen dion guzian, geratzen da soseguz, eta pakea ederrean, naiz emengo gauzak ongi eta gustora, naiz oker irten ditezela. Laugarren frutua da egiten diran lan andi eta txikiakin eta ezer ez dirudien gauzakin ere betiko bizitza eta Zeruko Erreñua irabaztea. Añ miragarria da asmo edo intenzio garbiaren indarra, non lanik eta obrarik txikiena ere altxatzen duan Zeruko Erreñuaren irabazi izateraño. Egizu kontu, zure etxean arkitu dezula aitzur bat indar aiñ arrigarria duana, non ukitzen dituan gauza guziak, eta lurreko sokorrak berak ere urre eta zillar biurtzen dituan. Atozea, aitzur hau utzirik zokoan, ariko ziñake besteren batekin? Ezetz esango didazu. Aitzur onen anzekoa dezu bada asmo edo intenzio garbia. Onek ukitzen duan guzia biurtzen du batzuetan zillar, besteetan urre, besteetan diamante edo biurtzen du Zeruko Erreñua balio duan irabazi. Bostgarren frutua da, egiten dan lan eta neke bakoitzarekin animako grazia eta santutasuna ugaritzea edo geitutzea. Nork esan, eta nork ezagutu ere norañoko grazia eta santutasuna bildu dezakean bakoitzak bere estadu eta bizi moduan, baldin asmo edo intenzio garbiarekin jarraitzen badie bere lanai? Hau ederki adirazten digu Florenzian penitente andi bati gertatu zitzaionak. Bizi zan hau Florenziako eremu batean orazio, barau eta penitenzia asko egiten zituala. Gogora zitzaion beiñ, Munduan zan animarik birtutetsuena edo santuena zala. Aditu zuan Jaunaren ots bat, esaten ziona, jatxi zedilla Florenziara; billa zezala Pedro zurradorea, eta onen birtute eta santutasuna andiagoak ziraa. Jatxi zan bada gure Eremutarra Florenziara; topatu zuan noiz bait Pedroren etxea, eta bien artean igaro zan, orain esango dedan hizketa.
G: Atozea, Pedro, zer barau ateratzen dituzu? Galdetu zion Eremutarrak.
E: Barau gutxi; edo batere ez, eranzun zion Pedrok.
G: Zer zilizio darabiltzu gorputzean? Galdetu zion Eremutarrak.
E: Batere ez, eranzun zion Pedrok.
G: Egunean zenbat ordu orazioan igarotzen dituzu? Galdetu zion berriz.
E: Batere ez, eranzun zion Pedrok.
G: Zer egiten dezu bada? Galdetu zion azkenean.
E: Orduan esan zion Pedrok: Nik egiten dedana da hau. Goizean jaikita bereala jartzen naiz belauniko: Ematen diozkat Jaunari biotz osoz eskerrak, zeren argitu dan eguna bera serbitzeko eman didan. Gero eskeintzen diozkat nere bizitza, eta egun guziko hitz, pensamentu eta obrak, guziakin eta bakoitzarekin berari agradatu naiez. Hau egiñ ondoan ekiten diot lanari. Hau da nik ekiten dedan guzia.
Eremutarrak, aditurik Pedrok ziona, ezagutu zuan bere pentsamentuaren zorakeria, eta Pedroren birtute eta santutasunaren anditasuna. Ikasi ezazu bada zuk ere, nere anima, zure lan eta obrak asmo garbiarekin ekiten, eta zuk aterako dituzu emendik frutu asko, oen artean birtute eta santutasun andi bat.
OGEI TA LAUGARREN
ERAKUSALDIA
Obra on eta Zerurako irabaziak
egin nai baditugu, prest egon bear degu
Jaunaren borondatea egiteko,
eta borondate onekin gurea
bat egin bear degu.
Egin ginduan Jaunak emen beraren borondate Santua egiteko, eta gero betikotasun guzian berarekin batean Zeruan doatsu izareko. Jainkoaren Semea bera Zerutik jatxi zan, berak esaten digun bezala, Jaunaren borondatea egiten guri erakusteko. eta erakutsi zigun txit ederki, ala hitzez, nola obraz. Aita, esaten zion Jetsemaniko baratzan: Aita, al baditeke igaro bedi nik edan gabe pasioko neke oñazeen Kaliz hau; baña egin bedi zuk nai dezuna, eta nai dezun eran. Ona nola prest zegoan Jesus bere Aitaren naia egiteko. Etzan prest egotearekin kontentatu, baizik beraren borondatea egiteagatik igaro zituan pasioko neke-oñazeak, eta eman zuan gurutzean bizitza. Hau bera egin bear du bada obra on, edo Zerurako irabaziak egin nai dituanak: prest egon bear du beñik-beiñ Jaunaren borondatea egiteko, eta borondate hau agertzen dioe amar Aginte edo Mandamentuak, Eliz Ama Santaren bostak eta bakoitzak bere estaduan dituan egin-bideak. Agertzen dioe gañera Jaunaren borondatea gurasoen, eta buru diranen aginduak eta, berez edo bestez gure onerako Jaunak prestatzen dituan neke, gurutze eta samintasunak. Emendik atera ezazu, nere anima, ez dezula obra on eta Zerurako irabazirik batere egingo, prest ezpazaude Jaunaren borondatea egiteko, gauza larri edo pisuetan bederik, zeren sasoi gaisto onetan zauden bitartean Jaunaren grazian etzauden. Atera ezazu bigarrena, obra onak edo Zerurako irabaziak ugari egin nai badituzu, Jaunaren borondatea egin bear dezula, gauz andietan ezezik txikietan ere, ez bekatu larria dalako gauza txikietan utsegitea, baizik zeren onela ezaguera ta borondate osoz sarritan utsegiteak galerazten dituan asko obra on, eta amilderazo oi duan gutxika bekatu larrian. Atera ezazu azkenean, prest bizi bear dezula Jaunaren borondatea egiteko, emengo neke, gurutze eta samintasunak ekiten dizuenean ere.
Era onetan prest egoteaz gañera, obra on edo Zerurako irabaziak egiñ nai dituanak, ekin bear die lan onai Jaunaren naia egiteagatik, edo berbera dana, bere borondatea bat egin bear du Jaunaren naiarekin. Emendik dator askoren lan, neke eta obra onak iduri utsak izatea, eta esan oi dan bezala itxura bai, ta kemenik ez. Zergatik ote? Zeren egiten ez dituan Jaunaren borondateari begiraturik, baizik beren griña edo jenioa serbitzeagatik, edo Munduaren begietan argi emateagatik.
Nere anima, zaude prest gauza guzietan Jaunaren borondatea egiteko; eta borondate hau izan bedi zure giiari. Zure lan eta obretan zure borondatea uni ezazu, edo bat egin Jaunarenarekin, dala gurasoen aginduak egitean dala beste gauzetan. Hau erakutsi zigun Jesu-Kristok. Hau bera egizu Jaunagandik edo lagun urkoetatik datozkitzun neke eta naigabeetan esan giozu sarritan Jaunari: Egin bedi, Jauna, zuk nai dezuna, eta zuk nai dezun eran. Indazu zure lagunza, neke hau zure izenean igarotzeko.
OGEI TA BOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Obra onen edo Zerurako irabazien gordairu
ugari-aberatsak daude emengo neke,
eta gurutzeak pazienziaz,
eta Jaunaren izenean eramatean.
Ukitzen da birtute hau, eta ipintzen dira
bera iristeko zenbait pensamentu.
Azkeneko Erakusaldian ekusi dezu, nola prest egon bear dezun Jaunaren borondatea gauza guzietan egiteko. Ekusi dezu gañera, era berean prest egon bear dezula emengo neke eta gurutzeak Pazienziaz eramateko. Oraiñ begiratu bear dezu, nola neke ta gurutzeak era onetan eramatean dauden obra onen, eta Zerurako irabazien gordairu ugari eta aberatsak.
Ozta agertzen da gizona lurraren gañean, inguratzen due alde guzietatik nekeak, penak eta gurutzeak, eta jarraitzen dioe beti, noranai dijoala. Neke eta gurutzeak arkitzen ditu etxean, kanpoan, bakardadean eta lagun artean: neke eta guratzeak etsaietatik, adiskideetatik, aideetatik eta arrotzetatik: eta azkenean erortzen da eriotzaren atzaparretan. Gerra utsa da, zion Job Santuak, gizonaren lurrero bizitza. Hau guzia dator gure lenbiziko gurasoen bekatutik. Baña aiñ miragarria, eta ona da Jauna gauza guzietan, non neke eta pena oetan beretan prestatu dituan guretzat ondasun txit andiak edo obra on, eta Zerurako irabazien gordairu ugari-aberatsak. Nola ote? Eramaten dirala pazienziaz, eta Jaunaren izenean. Arma hau gabe galdua zera, nere anima, emengo nekeen, ekaitzen eta bagen artean; onekin, aingura batekin bezala, gorde dezakezu zure animaren onzia, eta gorde ez nolanai, baizik ugaritzen dituzula animako grazia eta Satuntasuna, eta Zerurako irabaziak. Argatik esaten digu San Paulok: gauza bearra dala guretzat pazienzia, Jaunak agindurik dauzkan ondasunak iristeko. Pazienzia da birtute bat laguntzen diona animari neke, naigabe eta gurutzeak eramaten ongi, eta Jaunaren izenean, eta ditu hiru malla. Lenengoa da, alegiñean iges egin nai izatea neke ta gurutzeetatik; baña ala ere datozenean, irozotzea gorrotoari edo beste bekaturi lekurik eman gabe, zeren ala agintzen duan Jaunak. Hau da pazienziaren beeneko malla. Bigarren malla da, neke eta gurutzeen igesi ibilli gabe, datozenean borondate prest batekin artzea; zeren hau dan Jaunaren borondatea. Hirugarren malla da, atsegiñ eta kontentuarekin artzea eta igarotzea guratze, neke eta bidegabeak, zeren hau dan Jaunaren gogoko gauza, edo Jaunari agradatzen zaiona. Ala poz andia artu zuen Apostoluak, S. Lukasek dionez, Juduen batzarreak azotatu zituanean Jesu-Kristogatik. S Paulok bere neke andien artean zion: gañez egiten dit pozak. S. Andres, ekusirik beretzat prestaturik zegoan gurutzea, asi zan oska esaten: O gurutze santa! aspaldi deseatua, ansiaz amatua ta billatua: ar nazazu gizonen artetik, eta eraman nazazu nere Maisuagana. Ekusten dezu zer dan pazienzia? Ekusten dituzu birtute onen mallak? Nork esan, norañoko irabaziak egingo dituzun Zerurako bidean, arma onez baliatzen bazera, egun oro etorriko zaizkitzun neke eta gurutzeetan? Entzun itzatzu orain, birtute hau iristen lagunduko dizuen zenbait pensamentu.
Lenengo pensamentua: edo ongi edo gaizki neke, naigabe eta gurutzeak igaro bearra zera lurraren gañean bizi zeran artean. Gaizki igarotzen badituzu, ugaritzen dira nekeak, galtzen dezu bear bada bekaturen batekin zere burua eta betiko bizitza. Zergatik bada pazienziara etzera saiatuko?
Bigarren pensamentua: ongi badaramazkitzu emengo nekeak, begira dagokizun Aita Zerukoak emango dizkitzu bere lagunza eta grazia ugariak, eta oekin arinduko eta gozatuko dira: eta egingo dituzu Zerurako irabazi andiak. Esan gidazu bada, nekea arindu badezakezu, ez nolanai, baizik irabazi andiakin, zergatik ugaritu nai dezu zere nekea eta barrengo samintasuna?
Hirugarrena: Nondiknai datozela zure neke eta gurutzeak, beti egia izango da, zure Jaun eta Aita onak zure onerako bidaltzen dizkizula. Gaizki egingo du bear bada zu naigabetzen zaituan lagun urkoak, baña Jaunak utzitzen dio gaitz hori egiten, zuk zure ezereza ezagutu dezazun, eta leialkiago Jaun bera serbi dezazun. Eta zure onagatik Jaunak bidaitzen dizun nekea, ez dezu ontzat artu bear?
Laugarren pensarnentua: Jaunaren adiskide guziak; Birjiña txit Santa eta Jesu-Kristo bera neke eta gurutzeen bidetik igaro dira. Eta zuk ez diezu jarraituko onelako giariai?
Nere anima, arrezazu asmo osoa gaurdanik ontzat artzeko datozkitzun neke, naigabe eta gurutzeak, Jaunaren naia eta borondatea egiteagatik. Etzaitezela oitu neke eta estutasunen bat etortzean, etsaiari otsegitera, birauak botatzera, eta lagun urkoaren kontra edozein gauza esatera, baizik eskeñi giozu Jaunari guzia beraren izenean: esan zaiozu: Egin bedi, egin bedi zure borondatea nola Zeruan ala lurrean.
OGEI TA SEIGARREN
ERAKUSALDIA
Birtute eta santutasun andira igotzeko bidea
da neke eta gurutzeetan, eta gauza guzietan
Jaunaren borandateari begiratuta
Jaunak nai duana bera nai izatea.
Hau erarusten digu Erromako
Teologo andi bati gertatuak.
Obra on eta Zerurako irabazien mamia bezala da Jaunaren borondatea egitea, eta Jaun berak nai duana guk ere nai izatea, batez ere nekeak eta gurutzeak datozkigunean. Emendik, zenbat eta obeto gure borondatea bat egiña dagoan Jaunaren naiarekin, anbat geiago azitzen, eta ugaritzen da birtute eta santutasuna. Han ongi erakusten dizu, Juan Taulero zeritzan Erromako Teologo andiari gertatuak. Gizon andi eta birtutetsu hau zortzi urtez egon zan Jaunari eskatzen, ager zegiola berari agradatzeko bidea. Aditu zuan beiñ Jaunaren ots bat esaten ziona: Zoaz S. Pedroren Elizara, eta an arkituko dezu, zuk nai dezuna erakutsiko dizun gizon bat. ]oan zan Eliz artara: arkitu zuan ateetan eskale bat oñetatik elbarritua, eta soñeko zar batekin erdi estalia. Asi zan Teologoa eskale onekin hitzegiten, eta ara bien artean igaroa.
TEOLOGOAK: Jainkoak dizula egun on, adiskidea, esan zion Teologoak.
ESKALEAK: Ez det gogoan, egun gaistorik oraindaño izan dedala: Erantzun zion Eskaleak.
TEOLOGOAK: Jainkoak egiñ zaitzala zori oneko.
ESKALEAK: Esker milla, Jauna, zure borondate onagatik, baña egundaño ez det jakin, zer dan zori gaistoa eta doakabetasuna.
TEOLOGOAK: Adiskidea, Jainkoak dizula deseo dezun guzia.
ESKALEAK: Jauna, ez det esparik izateko ez gairik, ez biderik, zeren gauza guziak datozkidan nere gogoaren eta borondatearen neurrian.
TEOLOGOAK: Adiskidea, zu zauden bezala egon, eta nola izan zaitezke diozun bezeiñ doatsu? Hitzegin gidazu arren garbiago edo argiroago.
ESKALEAK: Atsegin andin egingo det, Jauna, zuk diozun hori. Zuk eman dizkidatzu egun onak. Nik erantzun dizut, ez dedala gogoan egun gaistorik oraindaño izan dedala; zeren otz edo bero, euri edo ateri, argi edo illun egin dezala, alabatzen det nere Jaungoikoa, eta egun guziak dira neretzat berdiñak, beti da alabaña bat oen emallea. Esan didazu urrena: Jainkoak egiñ nazala zori oneko. Nik eranzun dizut, egundaño ez dedala jakin, zer dan zori gaistoa eta doakabetasuna; zeren naiz gose izan, naiz egarri, naiz oñazeakin eta gaitzen azpian egon, naiz limosnarik ez degideela eman naiz bai, ezagutzen det, guzia datorkidala Jaunagandik: eta nola nik nai ez dedan, Jaunak nai duana baizik, dala hau gozoa, dala samiña, arkitzen naiz soseguz, eta nere biotza dago atsegin-kontentuz betea. Ona, zergatik egundaño jakin ez dedan zer dan zori gaistoa.
TEOLOGOAK: Nere adiskidea, onak dira esan dituzun gauz horiek, baña esan gidazu: zer egingo zenduke, botako bazindu Jaunak infernura?
ESKALEAK: Jakizu, baditudala bi beso txit sendoak eta indartsuak: bata da nere ezerezaren ezaguera eta umiltasuna, eta onekin adoratuko nuke Jaunaren borondatea, eta berari eutsiko nioke. Beste besoa da Jaunaren amorioa. Amatzen det nere alegiñ guziaz, eta gauza guzien gañetik, eta amorio onekin eutsiko nioke beti, eta toki guzietan. Onela, edo biok geratuko giñake infernutik kanpora, edo biok jatxiko giñake ara: eta Jainkoarekin amorioz bat egiña egotea, infernuan bertan ere, izango litzake doatasun andiagoa, Jainkoaren amorio gabe Zeruan bizitzea baño.
Arriturik geratu zan Teologoa eskalearen eranzute miragarriarekin, eta sinistu zuan, huraxe zala billatzen zuan gizona. Ala ere Jaunari ongiena agradatzeko, bidea obeto ezagutu naiez, egin ziozkan beste galde batzuek era onetan.
TEOLOGOAK: Nondik etorri zera, adiskidea toki onetara?
ESKALEAK: Jainkoagandik.
TEOLOGOAK: Non arkitu dezu Jainkoa?
ESKALEAK: Munduko gauzak maitatzea utzi nuan tokian.
TEOLOGOAK: Eta nora zoaz?
ESKALEAK: Jaungoikoagana.
TEOLOGOAK: Non bizi da Jaungoikoa?
ESKALEAK: Borondate ona eta biotz garbia duen gizonetan: hau da Jainkoak naien duen bizilekua.
TEOLOGOAK: Eta nor zera zu, adiskidea?
ESKALEAK: Jauna, ni naiz Errege.
TEOLOGOAK: Zu Errege? Non da zure Erreñua?
ESKALEAK: Emengo nere Erreñua dago nere animan: nere gorputza, nere griña eta sentiduak daude ezaguera zuzenaren eta borondatearen mendean: eta ezaguera eta borondatea daukat Jaunak nai duanerako prest. Orra, nola naizan egiaz errege, eta non dan nere erreñua; ez da, ez, Munduko Erreñu guzien artean bat ere nerea bezeiñ pakeatsurik.
TEOLOGOAK: Nork edo zerk altxa zaitu, adiskidea,birtutearen malla aiñ goi orretaraño?
ESKALEAK: Gizonakin gutxitan, eta Jainkoarekin sarritan hitzegiteak, beraren nai edo borondatearekin nerea bat egiten dedala. Onela arkitu det Jaungoikoa, eta, lurrean gizonak iritsi dezakean doatatun eta zori on guzia.
Ekusten dezu, nola eskale bategandik ikasi zuan Teologo batek Jainkoari ongiena agradatzeko bidea? Ekusten dezu, birtute eta santutasun andi batera igo zaitezkean, baldin zure neke eta gurutzeen artean zure nai eta borondatea Jaunarenarekin bat egiten badezu. Saia zaite bada emendik aurrera onetara.
OGEI TA ZAZPI GARREN
ERAKUSALDIA
Jaunaren aurrean edo begietan jartze,
eta ibiltzearen gañean.
Adirazten da, zer dan ibillera hau,
eta zeiñ bide ederra dan, ala bekatutik
aldegiteko, nola obra onak ongi egiteko.
Zabiltza nere aurrean, eta zu izango zera birtutetzua eta santua, esan zion Jaunak Abrahani. Hitz oetan Jaunak adirazten dizu, nere anima, Jaun beraren aurrean edo begietan jartzea, eta ibiltzea dala bide txit ederra, ala bekatutik aldegiteko, nola obra onak ongi egiteko. Jaunaren aurrean eta begietan jartzea eta ibiltzea, ez da nolanai beraren aurrean egotea eta ibiltzea; Jauna alabaña toki guzietan dago, eta argiro ekusten gaitu gu, naiz gauaz, naiz egunaz, eta era berean ekusten ditu gure hitz, pensamentu eta obra guziak, ala andiak, nola txikiak, ala onak, nola gaistoak. Ala ere geienean ez gaude, ez gabiltza gu Jaunaren aurrean, zeren erraz aztutzen geran Jaungoikoaz, eta bera utzirik igarotzen geran Munduko gauzetara. Zer ote da bada Jaunaren aurrean eta begietan jartzea eta ibiltzea? Bi gauzatara biurzen da hau. Bata da fedearen argiarekin gogora ekartzea eta sinistea, leku guzietan, eta gu gauden tokian bertan arkitzen dala Jaungoikoa, eta argiro ekusten dituala gauza guziak, igaroak, igarotzen, eta igaroko diranak: Andia da Jaunaren izatea, eta ez du buraerarik, dio Baruk Profetak. Zeruaren erpiña baño goragoroa da: infernuaren ondoa baño ondoragokoa da: igartzen ditu lurraren bazter eta muga guziak, eta itsasoa baño zabalagoa da, dio Job Santuak. Izate guziz andi onen barrunbean bizi gera, mugitzen gera eta gaude, esaten zien S. Paulok Atenaskoai. Bure jakiundearekin argiro ekusten ditu gauza guziak, eta ekusten ditu, ez nolanai, baizik diran bezala. Berdin da Jaunarentzat gaua, nola eguna, illunbea, nola egunaren erdia, orregatik dio Eskritura Santak, eguzkia bera baño ere argiagoak dirala Jaunaren begiak. Egia oek gogora ekarri, eta sinisten badezu, nonerenai, eta zauden tokian Jaunaren aurrean eta begietan zaudela, eta ekusten dituala gauza guziak, hau izango da Jaunaren aurrean jartzea, eta beraren aurrean ibiltzeko bear dan lenbiziko gauza. Bigarrena da, siniste onezaz baliatzea gauden, eta gabiltzan lekuetan Jaunaganonz biotza jasotzeko, bear degun lagunza ta grazia eskatzeko, umilki bera adoratzeko, Fede, Esperanza eta Karidadezko afektoak egiteko. Ekusten dezu, zer dan Jaunaren aurrean eta begietan jartzea, eta ibiltzea?
Bide hau txik ederra da, ala bekatutik aldegiteko, nola obra onak ongi egiteko. Bekatutik aldegiteko, nola alabaña izango dezu bekaturako ausardia, oartzen bazera Jaunaren aurrean zaudela eta begira dagokizula? Pensamentu onek gorde zituan bekatuan erortzetik perill guzis andian Susana eta Jose anziñakoa, eta beste eziñ konta al. Era berean da bide txit ederra obra onak ongi egiteko. Langille edo serbitzari bat, nagusia begira dagokionean, kontuz ari da bere lanean ta are kontu ta arreta andiagoarekin Erregeren begietan, eta Erregek nai duan lanean ari bada. Nolako arretarekin bada ez dituzu egingo obra onak, baldin oartua bazaude, Errege guzien Erregea eta zure Jaungoikoa begira dagokizula? Era onetan Lege naturaleko Patriarka Santuak igo ziran birtutearen erpiñera, artean libururik, sermoi, eta konfesioko eta komunioko Sakramenturik ezpazan ere. Argatik Jaunaren aurrean ibiltzeko jaiera hau guziz asko laudatzen, eta txit goien ipintzen due San Anbrosiok, San Agustinek, San Basiliok eta beste santu askok.
Nere anima, lotsa zaite, oraindaño bide añ ederra ikasi gabe bizituaz. Oitu zaite sarritan Jaunaren aurrean eta begietan jartzera, eta ibiltzera. Begira dagokizun Jaunari egin giozkatzu noizean beiñ agur umillak; eska zaiozu bere grazia eta lagunza premia guzietan; sarritan altxa ezazu beragana biotza, eta zuk zeregan ekusiko dezu, zein bide ederra dan bide hau bekatutik aldegiteko, eta obra onak ongi egiteko. Ez da onetarako jakiunde andirik bear; naiz irakurtzen ez jakin, naiz bearrean, edo norbaitekin hizketan ari, egin dezakezun gauza da Jaunaren aurrean espirituz jartzea eta ibiltzea.
OGEI TA ZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
Goizeko jaiera, Dotrinako liburutxoan
ipiñi zan eran.
Ekusi dezu, nere arima, nola aldegin bear dezun bekatutik, eta egin bese dituzun zure estadu, eta bizi moduan obra onak, betiko bizitza doatsua ititsi nai badezu. Ekusi edo aditu dituzu leneko Erakusaldietan asko neurri edo bide eder zure egiteko andi eta bakar onetan lagunduko dizuenak. Orain aditzera eman nai dizkitzut, euskaldun onak egiñ oi dituen zenbait obra on. Batzuek dira egun orokoak, besteak aste oro, ill oro, urte oro, eta urteko denbora batzuetan egiten diranak. Asi gaitezen goizeko jaieratik.
Janzi zaite goizean modestia eta onestidadearekin, Aita gurea, Abe Maria, Kredoa edo beste orarioren batzuek esanaz. Jarri zaite Jaunaren aurrean, oroitzen zerala, nola begira dagokizun. Adora ezazu umiltasun eta errespeto guziarekin. Eman giozkatzu eskerrak, eta eskeñi giozkatzu zure pensamentu, hitz eta lan guziak era onetan.
Jauna adoratzea
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Zu zera gauza guzien Asiera eta Iturburua, eta guzien Iraupena eta Muga edo Fiña; eta ni naiz nerez ezereza, eta dedan izate hau zure esku ongilleak emana da. Ala ezagutzen eta aitortzen det, eta adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin.
Jaunari Eskerrak ematea
Milla esker, Jauna, oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik. Milla esker, zeren ezerezetik egin ninduzun, eta egin zu emen, ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko, eta gero betikotasun guzian zurekin batean Zeruan doatsu izateko. Milla esker, zeren zure Seme Jesusen odol preziotsuarekin Adanen bekatuaren mendetik atera, eta zure Elizaren ume Bataioan egin ninduzun. Milla esker, atzenean, zeren igaro dan gau onetan bizitzea gorde didazun.
Jaunari pensamentu, hitz,
eta obrak eskeintzea
Eskeintzen dizkitzut, ]auna, gaurko nere pensamentu, hitz eta obrak. Betor, Jauna, zure lagunta eta grazia, egin ditzadan nik gaurko nere lanak zuk nai dezun eran, eta zure onra ta gloriarako: Artzen det, gaurko obrakin irabazi ditzakedan, barkazio guziak irabazteko asmoa, eta izan bitez nere erregu eta obra onak Aita Santuak onetarako adirazirik daukan fiñerako.
Betarik ez danean,
hau guzia laburtu diteke era onetan
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin. Milla esker, Jauna, oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik, eta zeren igaro dan gau onetan bizitza gorde didazun. Eskeintzen dizkitzut nere pensamentu, hitz eta obrak. Betor, Jauna, zure lagunza eta grazia, egin ditzadan nik gaurko nere lanak zuk nai dezun eran, eta zure onra ta gloriarako. Artzen det, gaurko obrakin irabazi ditzakedan barkazio guziak irabazteko asmoa, eta izan bitez nere erregu eta obra onak Aita Santuak onetarako adirazirik daukan fiñerako = Purgatorioko animenzat irabazi nai badituzu barkazioak, arrezazu asmoa, norentzat nai dezun, harentzat izan ditezen induljenziak.
Examina,
eta egun guzirako asmo onak
Oroi zaite emen denbora pixka batean; lenbizia, zer utsegite egin dezun bartdanik onera. Bigarrena, zer Mandamentu geiena autsi oi dezun. Seigarrena, zure griña txarren artean, zein dan nagusi edo indarsuena. Eska giozu Espiritu Santuari bere lagunza ta grazia, esaten dazula gis onetan.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa: atoz doaien emallea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko. Mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko.
Zaude orain gutxi batean zure utsegiteak, eta oen sustraiak gogora ekartzen ixillik::: egizu asmo osoa aldegiteko bekatutik eta bekatuaren bideetatik, batez ere arako geiena egiñ oi dezun bekatu artatik. Arrezazu asmo sendo bat eskuratzeko eta ezitzeko orrako zure griña eta jenio txar ori. Arrezazu zure Bitartekotzat Birjiña guziz Santa, Zure Aingeru guardakoa, S. Jose eta zure izeneko Santua::: Egitzu orain Fede, Esperanza, Karidade eta Kontriziozko afektoak Hirugarren Partean ipiñi dirai eran (Arratseko jaieran ere ipiñiko dira bereala).
OGEI TA BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA
Nola, goizetik asmoa artu dezun eran,
eguartean egin ditzakezun zure lan,
eta nekeak Jaunaren onra eta gloriarako.
Nere anima, goizetik eskeñi diozkatzu Jaunari zure pensamentu, hitz eta obrak beraren onra eta gloriarako. Baña hau onela egiñ arren, ez dezu, gero egiten dituzun lan eta nekeakin Zerurako irabazirik egingo, goizeko eskeñi, eta asmo ederraz azturik, nekatzen bazera Munduaren losentxak eta alabanzak irabazteko, edo zure jenio eta seta serbitzeagatik, edo beste oen anzeko fiñen bategatik. Hau gerta ez dakizun, oitu zaite sarritan gogora ekartzera, nola leku guzietan zauden Jaunaren aurrean eta begietan, eta nola begira dagokizun. Gañera oitu zaite noizean beiñ beragana biotza jasotzera, goizeko asmo onak berritzera, eta bear dezun lagunza eskatzera; baña aldi bakoitzean ez denbora luzerik igaro. Ara nola egin ditekean hau.
Lanean asitzean
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Goizekoan bertan arkitzen naiz: izan bedi nere lan hau zure onra eta gloriarako.
Lana bukatzean
Eskerrak Jauna, zeren lan hau egiten lagundu didazun. Ez nazazula utzi aurrera ere.
Orduak aditzean
Abe Maria, eta Gloria esan oi dira, eta gero esaten da: Birjiña txit Santa, alaba ezazu beti-beti Jaungoikoa, eta ez arren guri utzi beraren kontra bekatu egiten.
Utsegiteren bat
gertatzen zatzunean
Orra, nere Jaun ona, zeiñ txarra, eta ezereza naizan! Goizean eman dizkitzut ainbeste hitz bekaturik ez egiteko, eta eskeñi dizkitzut nere hitz, pensamentu eta obrak zure onra eta gloriarako: eta zuk ekusten dezu zeiñ laster zuzaz, eta emandako hitzaz aztu naizan. Damu det, Jauna, nere eskergabekeria onetaz eta guziaz! O ontasun guziz maitagarria! Gorde nazazu bekatutik.
Noizean beiñ
Oroi zaite, begira-begira dagokizula Jauna, eta prest dagoala zuri betiko bizitza eta ondasunak, eta emen ere on izango zendukean guzia emateko. Esan zaiozu: O Ontasun neurririk, mugarik eta bazterrik ez dezuna! O edertasun beti anziñakoa, eta beti berria! Amatzen zaitut biotz guzitik.
Tentazioren bat datorrenean
O nere Aita ona! Gorde nazazu etsaiaren lazoetatik; gorde nazazu, galdua naiz bestela. Bizi bedi Jesus, hill bedi bekatua.
Neke edo Kalteren bat
gertarzen danean
Jauna, Zuk dakizu, zer ongi dagokan nere animari: egin bedi, egiñ bedi, Jauna, zure borondatea. Adoratzen eta bedeikatzen det zure izen Santua.
Lagun urkoagandik neke,
edo gurutzeren bat datorrenean
Jauna, zure izenean izan bedi neke eta gurutze hau; barkatzen diot urliari eman didan naigabe, eta opa diot Zerua, eta arako bidean bear duan guzia.
Etsaiari berri gaisto edo
kalteren bat datorkionean
Jauna, opa diot urliari on guzia, eta eman zaiozu arren oraingo bere nekea ongi igarotzeko, edo zure izenean ontzat artzeko lagunza.
Etsaiaren onak
enbidiaren gura zimurra
esnatzen duanean
Jauna, Zugatik, eta zure izenean amatzen det nere lagun urko hau, opa diot Zerua, eta arako bidean on izango duan guzia, baita oraingo on hau ere zure serbitzeko, eta Zerua irabazteko.
Jateraroan edo afaritarakoan
Jauna, gauza guzien, eta nere kontua daukazunak bezala prestatu dezu neretzat bizitzeko bear dedan guzia, eta janari ta edari hau. Zure izenean, eta zu serbitzeko artuko ditut. Aita gurea, Abe Maria, ta Gloria.
Gosaria, bazkaria,
edo afaria bukatzean
Gure Jaun eta Aita maitagarria, on guziaren emallea eta iturburua! Milla esker oraindaño egin dizkidatzun mesede guziak gatik, eta zeren artu ditudan janari eta edari hau neretzat prestatu dezun. Aita gurea, Abe Maria, Gloria, eta Salbea. Atzenean Purgategian edo Purgatorioan dauden animen alde Aita gure bat.
Eguanzean, egerdian eta illunzean,
Abe Mariak esateko ezgilla aditzean
Latinez
Angelus Domini nuntiavit Mariae. Eranzuera: Et concepit de Spiritu Sancto. Abe Maria, graziaz betea, &c. Eranzuten da: Santa Maria, &c.
Ecce ancilla Domini
Eranz. Fiat mihi secundum Verbum sum. Abe Maria, &c. Eranzuten da: Santa Maria, &c.
Et Verbum Caro factum est
Eranzuera: Et habitavit in nobis. Abe Maria &c. Eranzuten da, Santa Maria, &c. Gloria Patri, &c.
Oremus
Gratiam tuam, quaeesumus Domine mentibus nostris infunde ut qui Angelo nuntiante Christi Filij tui incarnatiônem cognovimus, per passionem ejus, & Crucem ad resurrectionis gloriam perducamur. Per eumdem Christum Dominum nostrum. Amen.
Euskeras
Jaunaren Aingeruak ekarri zion Birjiña Mariari Zeruko mandatua.
Eta Espiritu Santuaren obraz eta graziaz geratu zan aurdun. Abe Maria &c. Eranzuten da: Santa Maria, &c.
Ona ni jaunaren Serbitzaria
Eranzuten da: Egin bedi nigan zuk diozuna, eta diozun eran. Abe Maria, &c. Eranzuten da: Santa Maria, &c.
Eta Jainkoaren Hitz Andia edo Trinidadeko bigarren Persona aragiz janzi zan. Eranzuten da: Eta bizitu zan gizonen artean. Abe Maria &c. Eranzuten da: Santa Maria, &c. Gloria, &c.
Oremus
Erregutzen dizugu, Jauna, ixuri dezazula gure animetan zure grazia, Aingeruak adirazirik sure Seme Jesusen gizon egitea ezagutu degunak beraren Pasio eta gurutzeko eriotzagatik betiko piztutze doatsuaren glorian sar gaitean: Jesu-Kristogatik beragatik. Ala biz.
Erregu oek egiten dira belauniko; baña larunbat arratsetik igande arratseraño, eta Pazkoa-larunbat eguneko bezperetatik Trinidade eguneraño zutik. Bakoitzean irabazten dira eun egunetako barkazioak, eta illean bein barkazio edo induljenzia osoa konfesatzen eta komulgatzen danak, baña erregutu bear da Prinzipe Katolikoen arteko pakeagatik, herejia desegin, eta Eliz Ama Santaren onra eta gloria ugaritu dedin.
Sagarako ezkilla aditzean
O nere Salbatzalle matagarria! Apaizak Konsagrazioko hitzak esan dituan unean bertan jarri zera zu Aldareko Sakramentuan gurekin, eta gure artean bizitzeko. Ala sinisten det, eta adoratzen zaitut nere Jaungoikoa, nere Erregea eta Salbatzallea bezala. Bedeika zaitzeela Zeruko Aingeru eta doatsu guziak. Bedeika zaitzeela lurreko anima onak eta gauza guziak.
Jesusen agoniako ezkilla
arratsaldeko hiruretan jotzen danean
O jesus ona! Ordu onetan zu egon ziñan gurutzean hiltzeko zorian, eta hill ziñan nigatik. Zer egin, eta zer igaro bear ez nuke nik zure izenean? Izan bitez zure onran nere neke eta gurutze guziak. Aita gure bat, eta Abe Maria. Ostiraletan esaten dira belauniko bost Aita gure, eta bost Abe Maria, eta irabazten dira barkazio edo induljenziak.
Arratsean animen ezkilla
jotzen danean
Badakizu, esazu: de Profundis asitzen dan Salmoa; ezpadakizu hau; esazu Aita gurea, Abe Maria, eta azkenean: Requiem aeternam dona eis, Domine. Et lux perpetua luceat eis. Requiescant in pace. Amen. Erregu hau beti egiten da belauniko; bakoitzean irabazten dira eun egunetako barkazioak, eta urtean bein barkazio osoa; baña onetarako konfesatu eta komulgatu bear da: eta erregutu ere bai Prinzipe Katolikoen artero pakeagatik, herejia bukatu, eta Eliz Ama Santaren onra eta gloria ugaritu dedin.
OGEI TA AMARGARREN
ERAKUSALDIA
Arrats oro egin ditzakezun obra onak.
Arratsetan esan oi da Birjiña txit Santaren Errosarioa, eta askok ondoren egiten due Dotrinako liburutxoan dagoan arratseko jaiera. Zuk ere gauz oek ongi egin ditzatzun, aditzera emango dizut, lenbizi nola esan dezakezun ongi Errosarioa. Bigarrena, latinez eta euskeras ipiñiko dizut Ama Birjiñaren Letania. Hirugarrena, ipiñiko det arratseko jaiera Dotrinako liburuan dagoan eran.
Nola esan dezakezun ongi
Errosario Santua
Errosarioa esateko jaiera da Birjiña txit Santaren gogokoa, eta Aita Santo Domingori berak erakutsia. Onekin eun milla hereje baño geiago erakarri zituan Santuak Elizaren barrutietara. Eta nork esan zenbat bekatari jaiera onen bidez atera zituan bekatuen osiñetik? Etzaitezela kontentatu Errosarioa nolanai esatearekin, baizik esazu ongi, eta Eliz Ama Santak nai duan eran, hau da, gogora ekarriaz Jesu-Kristoren bizitzari, eriotzari eta piztutzeari dagozkan Misterioak. Onela errezatzen duenenzat barkazio asko eta andiak, elkarren leian bezala, eman ditue Aita Saintuak; baña Misterio oek nola gogoan erabilli eztakianak esan beza Errosarioa alik ongiena, eta Jesus bere Ama maitagarriarekin onratzeko eta alabatzeko gogoarekin, eta irabaziko ditu besteak bezala induljenziak. Ala erabaki zuan aita Santu Benedikto XIII. Hastelen eta ostegunetan gogoan erabilli dira Jainkoaren gizon egitea, eta ondorengo bizitza eta Misterio oei derizte Atsegiñezkoak: hastearte eta ostiraletan Jeusen neke, oñaze eta eriotza; eta Misterio oei derizte: Dolorezkoak: Igandean, haste azkenean eta larunbatean Jesusen piztutzea, eta ondorengo Misterioak, eta izendatzen dira: Gloriosoak: Ara nola egiten dan hau guzia.
Hastelen eta ostegunetan
ziña zaite, eta esazu
Lenengo Misterioa: Adanen bekatuarekin galdua geratu zan, gizonarenzat Zeruko grazia eta arako eskua irabazteko egin zan gizon, Trinidadeko bigarren Persona Birjiña txit Santaren Sabelean Espiritu Santuaren obraz eta graziaz. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Bigarren Misterioa: Birjiña Amaren bisitazioa, edo Santa Isabel ekustea. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Hirugarren Misterioa: Jesusen jaiotza. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Laugarren Misterioa: Ama Birjiñaren Purifikazioa, eta Jesusek Aita Eternoari egin zion presenta edo ofrenda. Aita gurea, eta Abe Mariak len bezela.
Bostgarren Misterioa: Jesusi, artean gaztetxoa zala, Jerusalengo Elizan gertatua, eta nola an bere Amak arkitu zuan. . Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri. Hoek esan ondoan Letania.
Hastearte eta ostiraletan
ziña zaite, eta ezazu
Lenengo Misterioa: Jesusen Jetsemaniko illuntasun, tristura eta odolezko izerdiak. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Bigarren Misterioa: Jesusek gure amorez artu zituan azoteak. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Hirugarren Misterioa: Jesus Errege guzien Errege aranzaz korotua. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Laugarren Misterioa: Jesus Kalbarioko mendira gurutzea soñean daramala. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Bostgarren Misterioa: Jesus gure amorioz eta gure bekatuak gatik gurutzean iltzez josia eta hilla. .Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri. Hoek esan ondoan Letania, gero ipiñiko dan bezala.
Igande, Haste azken eta Larunbatetan
ziña zaite eta esazu
Lenengo Misterioa: Jesusen piztutzea, eta Birjiña txit Santaren orduko atsegiñ kontentua. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Bigarren Misterioa: Jesusen Zerura igotzea, eta Jesusen Amaren orduro atsegiñ andia. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Hirugarren Misterioa: Espiritu Santuaren etorrera, eta Jesuzen Amak orduan artu zuan atsegiñ andia. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Laugarren Misterioa. Ama Birjiñaren Zeruratzea. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri.
Bostgarren Misterioa: Ama Birjiñaren Koroazioa. Aita gurea; amar Abe Maria, eta azkenean Gloria Patri. Hoek esan ondoan Letania, oraiñ ipiñiko dan bezala. Misterio zek luzeago darartzie Aita Mendibururu eta Kardaberazek,
AMA BIRJINAREN LETANIA
Latiñez
Kyrie eléison.
Kyrie eléison.
Christe eléison.
Christe eléison.
Kyrie eléison.
Kyrie eléison.
Christe audi nos.
Christe audi nos.
Christe exaudi nos.
Christe exaudi nos.
Pater de Coelis Deus.
Miserere nobis.
Fili Redentor Mundi Deus.
Miserere nobis.
Spirita Sancte Deus.
Miserere nobis.
Sancta Trinitas unus Deus.
Miserere nobis.
Sancta Maria.
Ora pro nobis.
Sancta Dei genitrix.
Ora pro nobis.
Sancta Virgo Virginum.
Ora pro nobis.
Mater Christi.
Ora pro nobis.
Mater divinae gratia.
Ora pro nobis.
Mater purisima.
Ora pro nobis.
Mater castisima.
Ora pro nobis.
Mater inviolata.
Ora pro nobis.
Mater intemerata.
Ora pro nobis.
Mater immaculata.
Ora pro nobis.
Mater amabilis.
Ora pro nobis.
Mater admirabilis.
Ora pro nobis.
Mater Creatoris.
Ora pro nobis.
Mater Salvatoris.
Ora pro nobis.
Virgo prudentisima.
Ora pro nobis.
Virgo veneranda.
Ora pro nobis.
Virgo predicanda.
Ora pro nobis.
Virgo potens.
Ora pro nobis.
Vigo clemens.
Ora pro nobis.
Virgo fidelis.
Ora pro nobis.
Speculum justitiae.
Ora pro nobis.
Sedes Sapienciae.
Ora pro nobis.
Causa nostrae laetitiae.
Ora pro nobis.
Vas spirituale.
Ora pro nobis.
Vas honorabile.
Ora pro nobis.
Vas insigne devotionis.
Ora pro nobis.
Rosa mystica.
Ora pro nobis.
Turris Davidica.
Ora pro nobis.
Turris eburnea.
Ora pro nobis.
Domus aurea.
Ora pro nobis.
Faederis arca.
Ora pro nobis.
Janua Coeli.
Ora pro nobis.
Stella matutina.
Ora pro nobis.
Salus infirmorum.
Ora pro nobis.
Refugium peccatorum.
Ora pro nobis.
Consolatrix aflictorum.
Ora pro nobis.
Auxilium Cristianorum.
Ora pro nobis.
Regina Angelorum.
Ora pro nobis.
Regina Pratriarcarum.
Ora pro nobis.
Regina Prophetarum.
Ora pro nobis.
Regina Apostolorum.
Ora pro nobis.
Regina Martirum.
Ora pro nobis.
Regina Confesorum.
Ora pro nobis.
Regina Virginum.
Ora pro nobis.
Regina Santorum omnium.
Ora pro nobis.
Agnus Dei, qui tolus peccara mundi.
Parce nobis Domine.
Agnus Dei, qui tolus peccata mundi.
Exaudi nos Domine.
Agnus Dei, qui tolus peccata mundi.
Miserere nobis.
OREMUS
Gratiam tuam, quaesumus Domine, meatibus nostris infunde, ut qui Angelo nuntiante Christi Filij tui incarnatiônem cognovimus, per passionem ejus, & Crucem ad resurrectionis gloriam perduramur. Per eumdem Christum Dominum nostrum. Amen.
Euskeras
Jauna, urrikitu zaite guzaz.
Jauna, urrikitu zaite guzaz.
Jesu-Kristo, urrikaldu zaite guzaz.
Jesu-Kristo, urrikaldu zaite guzaz.
Jauna, urrikitu zaite guzaz.
Jauna, urrikitu zaite guzaz.
Jesu-Kristo, adi gaitzatzu.
Jesu-Kristo, adi gaitzatzu.
Jesu-Kristo, enzun gaitzatzu.
Jesu-Kristo, enzun gaitzatzu.
Zeruetuko Aita Jainkoa.
Urrikitu zaite guzaz.
Seme Jainko Munduaren Erosle edo Redentorea.
Urrikitu zaite guzaz.
Espiritu Santu Jainkoa.
Urrikitu zaite guzaz.
Trinidade guziz Santa, Jainko bat bakarra.
Urrikitu zaite guzaz.
Santa Maria.
Erregu ezazu gugatik.
Jainkoaren Ama Santa.
Erregu ezazu gugatik.
Birjiñen Birjiña Santa.
Erregu ezazu gugatik.
Jesu-Kristoren Ama.
Erregu ezazu gugatik.
Zeruraro graziaren Ama.
Erregu ezazu gugatik.
Ama guziz garbia.
Erregu ezazu gugatik.
Ama guziz Kasta.
Erregu ezazu gugatik.
Bekaturik beñere izan etzenduan Ama.
Erregu ezazu gugatik.
Ama Tatxarik gabea.
Erregu ezazu gugatik.
Ama mantxarik gabea.
Erregu ezazu gugatik.
Ama maitagarria.
Erregu ezazu gugatik.
Ama miragarria.
Erregu ezazu gugatik.
Ezerezetik guzia egin zuanaren Ama.
Erregu ezazu gugatik.
Salbatzallearen Ama.
Erregu ezazu gugatik.
Birjiña guziz zogi eta zintzoa.
Erregu ezazu gugatik.
Birjiña onragarria.
Erregu ezazu gugatik.
Birjiña laudagarria.
Erregu ezazu gugatik.
Birjiña al edo esku andia dezuna.
Erregu ezazu gugatik.
Birjiña biotz-beraa.
Erregu ezazu gugatik.
Birjiña leiala.
Erregu ezazu gugatik.
Birtute guzien ispillua.
Erregu ezazu gugatik.
Jakiundearen jarlekua.
Erregu ezazu gugatik.
Gure arsegiñ eta pozaren bidea.
Erregu ezazu gugatik.
Onzi Espirituala.
Erregu ezazu gugatik.
Onzi Onragarria.
Erregu ezazu gugatik.
Jaiera edo deboziozko onzi bikañ-miragarria.
Erregu ezazu gugatik.
Arrosa misteriozkoa.
Erregu ezazu gugatik.
Dabiden Torrea. [1]
Erregu ezazu gugatik.
Torre guziz eder-Zeruko doaiez apaindua. [2]
Erregu ezazu gugatik.
Urrezko Jauregi ederra.
Erregu ezazu gugatik.
Pakearen Arka.
Erregu ezazu gugatik.
Zeruko atea.
Erregu ezazu gugatik.
Goizeko izarra.
Erregu ezazu gugatik.
Erien osasuna.
Erregu ezazu gugatik.
Bekatarien gorde-lekua.
Erregu ezazu gugatik.
Neketan daudenen Konsolatzillea.
Erregu ezazu gugatik.
Kristauen lagunza.
Erregu ezazu gugatik.
Aingeruen Erregiña.
Erregu ezazu gugatik.
Patriarken Erregiña.
Erregu ezazu gugatik.
Profeten Erregiña.
Erregu ezazu gugatik.
Apostoluen Erregiña.
Erregu ezazu gugatik.
Martirien Erregiña.
Erregu ezazu gugatik.
Konfesoreen Erregiña. [3]
Erregu ezazu gugatik.
Birjiñen Erregiña.
Erregu ezazu gugatik.
Santu guzien Erregiña.
Erregu ezazu gugatik.
Jainkoaren bildots Munduko bekatuak kentzen dituzuna.
Barka gizkutzu, Jauna, gure bekatuak.
Jainkoaren bildots Munduko bekatuak kentzen dituzuna.
Enzun gaitzatzu, Jauna.
Jainkoaren bildots Munduko bekatuak kentzen dituzuna.
Urrikitu zaite guzaz.
Oremus
Erregutzen dizugu, Jauna, ixuri dezazula gure animetan zure grazia, Aingeruak adirazirik zure Seme Jesu-Kristoren gizon egitea ezagutu degunak, beraren Pasio eta gurutzeko eriotzagatik betiro piztutze doatzuaren glorian sar gaitean: Jesu-Kristo beraren bidez. Ala biz.
[1] Dabiden Torrea. Zer esan nai ote da hitz oetan? Ara zer, Jerusalengo Erria etsaietatik gordetzeko, egin zuan Dabid Erregeak Torre sendo bat, eta an, premia zaneko, zinzilika zeuden arma-mota guziak. Argatik Letania onetan Birjiña txit Santa Dabiden torrearen pare ipintzen da, eta deitzen ere zaio Dabiden Torrea, zeren dan Eliz Ama Santa gordetzen duan Torre sendo eta etsaiak garaizeko Zeruko armaz guziz ornitua.
[2] Torre sendoa ezezik da Birjiña txit Santa Torre guziz ederra, Zeruko doaiez, birtutez eta Santutasunez txit apaindua. Argatik deitzen zaio Letanian: Marfillezko Torrea; baña hitz oen lekuan ipiñi da hitzak adirazten duena, jende jakin ezak uste izan ez dezeen Birjiña txit Santa dala Marfillezko gauzaren bat. Anziñako denboran Errege eta gizon andiak, batez ere Orientean, edo Eguzkia irteten dan aldeko bazterretan, oazurak, gelak eta etxeak apaintzen zituen marfillezko txapak an-emen ederki eransiaz. Emendik deitzen dio Letaniak Birjiña txit Santari Marfillezko Torrea, zeren era miragarrian apaindua dagoan, ez lurreko apaindurakin, baizik Zerukoakin: eta ona zergatik Letanian Euskeraz ipiñi diran hitz oek: Torre guziz eder-Zeruko doaiez apaindua.
[3] Konfesoreen Erregiña. Hitz oekin ez dira adirazten Konfesioak entzuten dituen Apaizak, baizik Martirioa igaro gabe birtute eta Santutasun andian beren egunak bukatzen dituen gizon anziak. Hoek beren bizitza ederrarekin aitortzen eta konfesatzen due Jesu-Kristo, eta adiratzen due, prest arkitzen dirala, bera ez uzteagatik igarotzeko edozeiñ neke eta gurutze, eta orregatik ematen zate Konfesoreen izena. Vide Benedictum XIV. de Canonizatione Sanctorum.
Letanien ondorengo jaiera
Jarri gaitezen Jaunaren aurrean, oroitzen gerala, nola begira dagokigun. Adora dezagun umiltasun eta errespeto guziarekin. Eman degiozkagun eskerrak, eta eskeñi degiozkagun gure pensamentu, itz, obrak eta loa. (Hau esango da Errosarioa bere etxekoakin edo lagunakin esaten duanak).
Jauna adoratzean
Nere Jaun Jainkoa! Zu zera gauza guzien Asiera eta Iturburua, guzien Iraupena eta Muga edo Fiña; eta ni naiz nerez ezereza, eta dedan izate hau zure esku ongilleak emana da. Ala ezagutzen eta aitortzen det eta adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin.
Jaunari eskerrak ematea
Milla esker, jauna, kraindaro egiñ dizkidatzun mesede guziak gatik. Milla esker, zeren ezerezetik egin ninduzun, eta egin Zu emen ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko: eta gero betikotasun guzian zurekin batean doatsu izateko. Milla esker, zeren zure Seme Jesusen odol preziotsuarekin Adanen bekatuaren mendetik atera, eta zure Elizaren ume bataioan egin nazun. Milla esker atzenean, zeren igaro dan egun onetan bizitza gorde didazun.
Jaunari pensamentu, hitz,
obrak eta loa eskeintzea
Ezkeintzen dizkitzut, Jauna, gau onetako nere pensamentu, hitz, obrak eta loa. Atoz, Jesus ona, bizi zaite nere biotzean, eta gorde nazazu etsaiaren sare eta amets gaistoetatik.
Examina
Oroi gaitezen emen pixka batean lenbizia: Zer utsegite egin degun goizetik oraindaño. Bigarrena, geiegi autsi oi dugun Mandamentu hura gorde ote degun, goizetik asmoa artu genduan bezala. Hirugarrena, leialki, eta arretarekin saiatu ote geran arako gure griña txar nagusi eta jenio gaisto hura eskuratzera, ezitzera, hilduratzera. Eska degiogun Espiritu Santuari bere lagunza eta grazia.
Atoz, o Espititu Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doaien emallea! Argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko.
Gauden oraiñ gutxi batean gure gaurko utsegiteak, eta oen Sustraia gogora ekartzen ixillik::: Egin dezagun asmo osoa aldegiteko bekatutik eta bekatuaren bideetatik, batez ere arako geiena egiñ oi degun bekatu artarik. Ar dezagun asmo sendo bat eskuratzeko ta ezitzeko arako gure griña eta jenio txar hura. Ar ditzakun gure Bitartekotzat Birjiña guziz Santa, gure Aingeru Guardakoa, S. Jose eta gure izeneko Santua::: Egiñ ditzakun orain Fede, Esperanza, Karidade eta Kontriziozko afektuak.
Akto Fedezkoak
Jaungoikoa, Jakiunde ta egia betikoa zerana! Sinisten ditut benaz eta biotz guzitik, Eliz Ama Santak sinisten eta erakusten dituan gauza guziak, zeren Zuk Eliz Ama Santari agertu diozkatzun, eta onek ala erakusten dizkidan.
Sinisten det Jainko Aita guziz poderoso Zeruaren eta lurraren Kriadoreagan. Eta haren Seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan. Zeña sortu zan Espiritu Santuaren Obraz eta graziaz: jaio zan Maria Birjiñagandik. Padezitu zuan Ponzio Pilatosen mendean, gurutzefikatua, hilla eta obiratua izan zan. Infernuetara jatxi zan, hirugarren egunean hillen artetik piztu zan. Zeruetara igo zan, an dago jarririk Aita Jainko guziz poderosoaren eskuietik. Andik etorriko da biziak eta hillak juzgatzera. Sinisten det Espiritu Santuagan. Eliza Santa, Katolika, Santuen Komunioa. Bekatuen barkazioa. Aragiaren resurrekzioa. Bizitza betikoa. Amen.
Sinisten det, Jesu-Kristo gure Jaunak utzi ziozkala Eliz Ama Santari zazpi Sakramentu ta oen artean Konfesioko Sakramentua bataioa ezkero egindako bekatuak barkatzeko. Sinisten det, Jesu-Kristo gure Jaunak ipini zuela Aldareko Sakramentu guziz miragarria ta Sakramentu onetan dagoala gure animen janari eta edari izateko, grazia ugaritzeko, eta bere gozotasun miragarriak gure biotzetan ixurtzeko. Siniste onetan bizi eta hill nai det.
Akto Esperanzazkoa
Nere jaun Jaungoikoa! Zure Seme Jesusen eriotza eta merezimentuak bitarteko dirala, eta beraren graziarekin alegiña egiten dedala, esperatzen det zure Ontasun eta Miserikordian nere bekatuen barkazioa ta betiko bizitza doatsua, zeren Zuk ala agindu didazun, eta zere hitzetan añ leiala zeran. Zu zera On guziaren Iturburua eta Emallea, eta Zugandik uste det, Jauna, Zerurako bidean bear dedan grazia.
Akto Karidadezko ta Kontriziozkoa
Nere Salbatzalle Jesus maitagarria! Zu zera Ontasun bazter gabea eta neurririk ez dezuna, eta beragaitik guziz maitagarria. Amatzen zaitut biotz guzitik zure Ontasun horri begiraturik. Ta Zugatik, eta zure izenean Amatzen ditut nere lagun urko guziak, eta oen artean nere etsaiak. Opa diet Zerua, eta arako bidean konbeni zaten guzia. O Ontasun miragarria! Damu det Zu ofendituaz, eta damu det gauza guzien gañetik. Artzen det asmo osoa ez geiago bekaturik egiteko, bekatuaren bideetatik aldegiteko eta konfesatzeko.
OGEITA AMAIKA GARREN
ERAKUSALDIA
Igande eta beste jai egunak
Santifikatzearen gañean.
Ekusi dezu, nere anima, nola egun oro, goizean, eguartean eta arratsean ugari egin ditzakezun obra on eta Zerurako irabaziak. Orain begiratu bear dezu lenengo lekuan, zertako ipiñi dituan Eliz Ama Santak igande eta beste jaiak. Bigarrena, zein lotsagarria dan Kristau askoren egun oetako bizitza, Hirugarrena, nola zuk igaro bear dituzun egun oek obra onetan, eta Zerurako irabazien gordairua geitutzen eta azitzen dezula.
Gizona, bere Jaunak ezerezetik atera, eta lurraren gañean ipiñi zuanetik, beartua dago bere Egille ona ezagutzera, amatzera eta onratzera, ez biotzez bakarrik, baita gorputzez, edo agiri diran obra onakin ere. Edozeñek dakus, lan hau ongi egiteko, alde bat utzi bear dirala Munduko egiteko eta arazoak. Argatik Jaunak beretzat berezi, eta autu zituan zenbait egun Israeltarrai eman zien legean, oen artean Larunbata. Eta egun hau, Legea eman zienean ezezik, lenagoere beretzat markatu zuan Jaunak, Israeldarrak Ejiptotik irten ziranean. Larunbateko jaia ipiñi zanetik laster arkitu zuen Israeldarrak gizon bat basoan egurretan, eta Jaunaren agintez kendu zioen bizia arrika.
Etorri zan Jesu-Kristo, eta aitu ziran Lege zarreko Aginteak eta Zeremoniak; baña etzan aitu, eta ezin aitu zitekean Jauna amatzeko eta onratzeko degun egin-bide eta zor andia. Argatik Apostolu Santuak larunbataren lekuan autu zuen Igandea, edo, Jesus hillen artetik piztu zan eguna, eta esan nai du igandeak linbotik eta eriotzaren atzaparretatik Jesusek egin zuan igoera, piztutzen zala beiñ ere ez hiltzeko. Igandeaz gañera badira Jesu-Kristoren Elizan beste jai eta festa asko; batzuek ipiñi zituen apostoluak berak, besteak Eliz Ama Santak, besteak Obispo Jaunak Jesu-Kristok emandako eskuarekin. Emendik atera ezazu, Eliz Ama Santak ipiñi dituala igande ta beste jaiak Jauna amatzen, adoratzen eta onratzen igaro ditezen, eta denbora berean guk obra on, eta Zerurako irabaziak errazago eta ugariago egiteko. Onetararo agintzen du, enzun dezagula kontuz eta errespeto andiarekin Meza Santua, eta ez dezagula egin lanik premia gabe. Onetarako ipiñiak dauzka usanza on asko, nola diran Errosario, Bezpera eta beste onelako gauzak. Onetarako atzenean dira Platikak, Dotrinak eta Sakramentuak.
Ala ere, nork eztaki, zein lotsagarria dan askoren jai egunetako bizitza? Zenbat izango dira Meza nagusirik enzuten ez duenak, Jainkoaren Hitzak ukitu ditzan beldurrez? Zenbat, mezaurrean eransian daudenak Eliz ingurutan? Zenbat Elizan bertan, edo lo eta errespetorik gabe? Zenbat urte guzian Dotrinatik igesi dabiltzanak? Zenbat jai egunetan lan debekatuak egiten dituenak? Jai egunetan abarkak jostea, esiak eta soñeko zarrak adabatzea: jai egunetan gurdiak prestatzea, trallu-zigorrak eta zildai-gaiak billatzea eta ekartzea: Zer esango det, obra onen lekuan bekatua bekatuaren gañean egiteaz? Noiz jaietan baño geiago gertatzen dira ordikeriak, borrokak eta iskanbillak? Noiz gertatzen dira berandu etxeratzeak, gurasoen eta etxeetako naigabeak? Noiz neskatxen eta mutillen bildurak, hizketa loiak, jolas eta ibillera lotsagarriak? Zer esango da Jaunak onelako jai egunaz? Zer, Isaiasen autik len esana daukana baizik? Gorrotoz begiratzen diet zuen jai egunai. Nere Jaungoikoa! Hau da Kristau askoren jai egunetako bizitza eta onen anzekoa izan da nerea ere.
Zuk, nere anima, begira ondo zertako ipiñiak dauden igande eta jaiak. Ez dezazula esan; askok darausten bezala, festak santifikatzen dituala Mez osoa enzun, eta lanik premia gabe egiten ez duanak. Ez du Elizak bekatu larriaren azpian agintzen bi gauz oek baizik, beintzat Obispadu onetan, eta geienetan ere; baita ez ditu onetarako bakarrik ipiñi festak, len aditu dezun bezala, eta bi gauz oekin bakarrik kontentatzen bazera, erraz bekatutik bekatura amilduko zera. Argatik egizu zuk alegiña bekatutik eta lagun gaistoetatik aldegiteko; Meza nagusiak, Bezperak eta Dotrinak entzuteko; eta etorri ezin bazaitezke, igaro ezazu etxean Dotrinaren parte edo puska bat bakarrik edo lagunakin. Oitu zaite ordu onean etxeratzera, eta lagun onakin baizik ez jolastera; eta atzenean oitu zaite maiz eta ongi prestaturik Sakramentuak artzera, eta, aurreko Erakusaldian esan dan eran, Errosario Santua esatera.
OGEI TA AMABIGARREN
ERAKUSALDIA
Illaren lendabiziko igande ta Birjiña txit Santaren
festetan Jesus maitagarriari Aldareko
Sakramentuan, eta beraren Ama guziz Santari
Errosarioko Aldarean agur umillak,
eta onginaiezko bisitak egiteko bide erraza.
Aditu dezu, nola igande eta jaiak igaro bear dituzun: orain aditu bear dezu illaren lenbiziko igandeetan zer egin bear dezun. Gure errietan Ama Birjiñari jaiera dioenak sartzen dira, Errosarioro Kofradian, eta konfesatzen dira illaren lenbiziko igandeetan. Egun oetan, eta Birjiña txit Santaren festetan bisitatzen due Sakramentua, eta gero Errasorioko Aldarea, eta onela irabazi ditzakee asko barkazio edo induljenzia. Uste det, naiko dezula, zuk ere egin hau bera, eta onetarako emen ipiñiko zatzu modu erraza. (Elizara ezin bazatozke, gauz ona izango da etxean debozio hau egitea, Elizaronz jartzen zerala).
Jarri zaite Jesus Sakramentatuaren aurrean,
eta eskeñi giozkatzu
egitera zoazen bisitak
Adoratzen zaitut, Jesus maitagarria; eskeintzen dizkizut orain egin uste ditudan bisitak eta erreguak zure onran. Izan bitez oek zure Fede eta Eliza Santa zabaldu eta ugaritu dedin. Prinzipe Katolikoak pakean bizi, eta herejia guziak desegin ditezen. Eta irabazi nai nituke, Jauna, gaurko bisita oekin irabazi ditzakedan barkazio guziak, Aita Santuak nai duan eran, eta fiñerako egiten ditudala. Ala biz, edo ala gerta dedilla.
Asi ezazu Jesusen bisita
Nere anima, nor ote da ogiaren idurien azpian Aldareko Sakramentuan ezkutaturik dagoana? Hori da Trinidadeko bigarren Persona, Ait Eternoaren Semea eta Aitarekin Jainkotasunean eta Perfekzio guzietan berdiña. Hori da, Adanek beretzat eta guretzat galdu zuan, Zerurako grazia eta esku edo deretxa guri biurtzeko gizon egin zana, eta gurutzean bizitza eman zuana. Hori da guganako onginai eta amorioak gañez egiñik, gurekin, eta gure artean geratu nai izan zuana, eta geratzen dana Sakramentu guziz miragarri orreran. Etzaituet utziko ume zurtzak bezala esan zien Apostuluai; orra, zuekin nago, eta egongo ere naiz Mundua Mundu dan artean. Emen gutxi batean gogora ekartzu Jesusen guganako ontasun baztergabea eta gure eskergabekeria:::
Hau guzia egin nigatik gure Salbatzalleak! Eta ni ala ere beragandik igesi! Ainbeste bider beraren kontra bekatu egin! Noiz artean, nere anima; noiz artean izan nai dezu aiñ eskergabea? O nere Jesus ona! Sinisten det, Sakramentu orretan arkitzen zerela gau ta egun gure zai bezala, eta guri zure ondasunak eman naiez. Adoratzen zaitut, eta damu det oraindañoko nere eskergabekeria guziaz. Gaurdanik artzen det asmo osoa zu sarritan bisitatzeko, adoratzeko, eta nere agur umillak egiteko. Emen hiru Aita gure, Abe maria, ta Gloria.
Egizu oraiñ
Errosarioko Aldarearen bisita
Birjiña guziz Santa! Bekatarien Bitarteko eta Ama gozoa. Lotsaz (edo alkez) beterik agertzen naiz gaur zure aurrean, eta zu bisitatzera; ainbeste dira alabaña, zure kontra egin ditudan txarkeri ta bidegabeak. Baña denbora berean zure Urrikimentuak, eta ondu nai duen bekatarienzat agertzen dezun biotz biguin orrek nakar so onratzera. Nork eman legikedan niri zu alabatzeko diña lizakean mihi garbi eder bat! Ez naiz, Ama maitagarria; ez naiz ni onetarako ezezik, gutxiagorako ere gai eta nik egin dezakedana da baliatzea Aingeruaren eta Eliz Ama Santaren hitzaz, zu onratzeko eta nere erregu umillak egiteko.
Agur Maria, esan zizun San Gabriel Aingeruak Zeruko mandatuarekin etorri zitzatzunean, eta hau bera diot nik ere berarekin. Zure izenak izutzen ditu etsai guziak, aienatzen ditu tentazioen bagak, arintzen eta gozatzen ditu gure nekeak, eta alaitzen ditu justuak eta bekatariak.
Gratiaz betea. Hau da San Gabrielek eman zizun alabanza. Graziaz betea zure sortzean: graziaz betea, Aingeruak agur egin zizunean: eta graziaz betea bizitzan eta eriotzan. Zure animako graziak, kure birtute eta edertasunak garaitzen ditu Zeruko doatsu guziak. Jauna da zurekin! O Trinidade guziz Santaren jarleku ederra! Zure biotzean, egon da, eta dago Aita Eternoa bere alabagan bezala, Semea bere Amagan, eta Espiritu Santua bere Esposagan bezala.
Bedeikatua zera andre guzien artean. Bedeikatua, esleitua eta autua Birjiña guzien artean. Bedeikatua Ama guzien artean. Bedeikatua, zeren bekatuaren mantxarik eta kutsurik ekusi etzenduan. Bedeikatua, zeren garbitasunaren kalte gabe sortu zenduan Jesus Espiritu Santuaren obraz eta graziaz. Bedeikatua, zeren zure bularretan azi zenduan gauza guzien Egille eta jabea bera.
Eta bedeikatua da Zure Sabeleko frutua Jesus. Hau da, bedeikatua ezezik, bedeikazio guzien iturburua: hau bizitza egiazkoaren arbola, eta denbora berean betiko bizitza doatzua guretzat prestatu zuan zure fruta miragarria. Eta zu zera beraren Ama Santa, gure Bitarteko eta Laguntzalle andia. Norgana bide egingo degu, zugana baizik?
Santa Maria, Jainkoaren Ama. Bai, Birjiña txit Santa: Jainkoaren Ama zera. Eta hau onela izanik, zer iritsi ez dezaket, zu Bitarteko zaitudala?
Erregu ezazu gu beratariok gatik. Zuk zerorrek ongiena dakutsu, nolako perillen artean arkitzen geran. Zer izango lizake guzaz, zuk ez lagunzera? Erregu ezazu bada arren gugatik orain, baña batez ere eriotzako orduan; bai arren Maria Birjiña gozoa. = Emen hiru Abe Maria.
OGEI TA AMAIRUGARREN
ERAKUSALDIA
Illaren hirugarren igandeetan Aldareko
Sakramentua bizitatzeko modu erraza.
Birjiña txit Santaren jaieran bizi diran, Euskaldunak egiñ oi ditue illaren lenbiziko igandeetan, aditu dituzun obra onak. Era berean Jesus Sakramentatuari, edo gure amorioz Sakramentuan dagoanari zerbait debozio dioenak, egiten ditue illaren hirugarren igandeetan Jesus onratzeko zenbait gauz on. Hirugarren igandeetan egiten da gure errietan Jesusen Biotzaren debozioa, edo Minerba. Konfesatzen dira asko; agerturik ipintzen da Sakramentua; erregutzen zaio denbora onetan, eta eskatzen zaio gure premiak estaltzeko bear dana; egiten da Sakramentuarekin prozesioa, eta atzenean beste egunetan baño bisita geiago egiñ oi zaizka Sakramentuari; eta gauz oekin irabazi ditezke asko barkazio edo induljenzia. Bisit oek ongi egitea da jaiera txik andi ta ederra, ta zuk ikasi bear zendukeana. Ara onetarako modu erraza.
Jarri zaite Aldareko
Sakramentuaren aurrrean;
adora ezazu, eta eskiñi zaiozu,
egitera zoazen bisita
Sakramentu orretan gure amorioz zauden Jesus maitagarria: adoratzen zaitut nere Jaungoikoa bezala, ta nere animaren Errege ta Salbatzallea bezala. Eskeintzen dizut Bisit hau zure onran eta zure guganako amorioari nolerebait eranzuteko; eta denbora berean Prinzipe Katolikoen arteko pakeagatik, herejia guziak desegin, eta zure Elizaren onra eta gloria ugaritu ditezen. Irabazi nai nituke, bisita onekin irabazi ditzakedan barkazio guziak, eta onetarako egin nai det hau, Aita Santuak siñalaturik daukan fiñerako.
Ekartzu gogora norañoko onginai,
eta amorioa agertu digun
Jesusek Aldareko Sakramentua ipintzean,
eta Sakramentuan bertan
Nere anima, nai dezu ezagutu norañoko onginai eta amorioa agertu digun Jesusek Aldarero Sakramentuan ipintzean, eta Sakramentuan bertan? Begira bada lenengo lekuan, zer egin zuan ostegun Santu arratsean. Arkitzen zan Jesus gugatik bere bizitza emateko bezperan, eta Mundu onetatik bere Aitagana laster joan bearrean. Ekusten zuan etsai askoren artean geratu bear genduala. Gañez egin zion guganako onginai eta amorikak, eta asmatu zuan gure artean beti bizitzeko bide guziz miragarri bat, edo Aldareko Sakramentuan jarzea eta egotea eta denbora berean Zeruan. Begira gañera zeiñ gauza miragarriak egiten dituan Sakramentu orretan. Ozta Apaizak esaten ditu Konsagrazioko hitzak, une eta puntu artan bertan jartzen da Jesus Sakramentuan, izan dedilla Apaiza naiz ona, naiz gaistoa; eta jartzen da Apaizak nai duan lekuan eta nai duan denboran. Zertako ote? Gurekin bizitzeko, gure biotzetara etortzeko, eta guri emateko bere gorputza, bere odola, eta bera dan guzia: eta bere atsegin-kontentuak ditu gurekin egotean. Esadazu orain nere anima; hau guzia egiñ badu gure amorioz Jesusek, norañokoa izango da beraren guganako onginai eta amorioa? Emen gutxi batean gogoan erabiltzu onginai eta amorio hau.
Jesus maitagarria! Hau onela, eta ni ala ere zuretzat izan naiz aiñ eskergabea? Zer egin al dezaket nik zure onginai eta amorio baztergabe horri eranzuteko? Zer, ezpada oraindañoko utsegiteaz negar egitea, eta aurrera zu amatze eta serbitzea? Zer, ezpada zugana sarritan etortzea eta adoratzea? O Ontasun paregabea! Zugan sinisten eta esperatzen det, eta amatzen zaitut biotz guzitik. Lagun zaikizkit, Jauna, Zu amatzen eta serbitzen. Oroi zaite, Jauna, Eliz Ama Santaz, gure Aita Santuaz eta Obispoaz: Oroi zaite gure Jaun Erregeaz, nere aide, ongille eta lagun urko guziaz.
Jesusen anima, birtutez, bete nazazu. Jesusen biotza, zure amorioz erre nazazu. Jesusen gorputza, salba nazazu. Jesusen odola, Zeruko amorioz zora nazazu. Jesusen biotzeko ura, garbi nazazu. Jesusen izerdia, graziaren bizitzaz bete nazazu. Jesusen Pasioa indartsu egin nazazu.
O Jesus ona, adi nazazu. Zure llagen eta biotzaren erdian gorde nazazu. Zugandik aldegiten ez arren utzi. Etsai galgarriagandik gorde nazazu. Nere eriotzako orduan dei nazazu. Zeregana eraman nazazu. Zere aldean ipiñi nazazu: Zure Santu ta Aingeruakin alaba zaitzadan sekula guzietan. Amen.— Emen hiru Aita gure, hiru Abe Maria, eta Gloria.
OGEI TA AMALAUGARREN
ERAKUSALDIA
Noiznai, baña batez ere iñuteriko
azkeneko hiru egunetan eta ostiraletan
Jesus Sakramentatua bisitatzeko modu erraza.
Jarri zaite Jesusen aurrean (Elizara ezin datorkeana jarri diteke bere etxean Eliza dagoan aldera): adora ezazu, eta eskeñi giozkatzu zure egun oetako bisitak, denbora onetan Munduak egiten diozkan eskergabekeria eta bidegabe itsusiak nol-erebait ordaintzeko. Gero begira, nolako eskergabekeriak ekusten dituan Aldareko Sakramentuan. Azkenean egizu Kontriziozko afektoak, bera sarritan ekusteko edo bisitatzeko asmoarekin.
Jesus adoratzea
Sakramento orretan gure amorioz ezkutaturik zauden Jesus maitagarria! Adoratzen zaitut, Jaungoiko ta gizon egiazkoa, Errege guzien Erregea eta Munduaren Salbatzallea. Ezkeintzen dizut oraingo bisit hau egun oetan Munduak egiten dizkitzun txarkeri eta bidegabeen ordaña bezala, eta gisa berean eskeintzen dizkitzut egun oetako nere obra on guziak: eta oekin irabazi ditezkean barkazio edo induljenziak irabazi nai ditut, Aita Santuak adirazten duan fiñerako nere erregu ta lanak egiñaz.
Nolako eskergabekeria,
ta bidegabeak ekusten dituan
egun oetan Jesus onak
Aldareko Sakramentuan
Jesus ona! Etziñan kontentatu gugatik gurutzean bizitza ematearekin; baizik gurekin, edo gure artean bizitzeko geratu nai izan zenduan Aldareko Sakramenduan; ta or zaude gau ta egun, guraso guzien artean onena bezala. Zuekin nago, diozu, ta egongo ere naiz Mundua Mundu dan artean: hau da nere atsegin-kontentua. Baña nola eranzun diogu zure ongiñai ta amorio baztergabe oni? Nola erantzuten dioe Kristau askok egun oetan? Eskergabekeria eta bidegabe itsuakin. Atozea ezperen, nere anima. Zenbat, eta zenbat dira, Jaun hau artzera dijkozenak Judasen eran, edo biotz loiarekin? Zenbat berandutik berandura baizik Jaun hau artu nai ez duenak, eta orduan ere eziñ geiagoan? Zenbat, Jaun hau arte ondoan Elizatik igesi dijoazenak? Zenbat, Elizan bertan eta Jaunaren begietan federik, begiramentu edo errespetorik gabe daudenak? Eta hau guzia gutxi baliz bezala, egun oetan utzitzen due Jesus beraren ume edo adiskideen eran bizitu diranak ere, askok beintzat. Elkarren leian eta eiara dijoaz Munduko zorakerietara eta bekatuaren bide eta perilletara. Hitz batean, egun oetan ura bezala edaten da bekatua eta kezkarik gabe berriro gurutzefikatzen da Jesus. Zer geiago? Lotsatzen dirala, dirudi Kristauak Jesus egun oetan bisitatzeaz eta adoratzeaz. Emen zaude denbora pixka batean gauz oek gogoan erabilliaz.
Nere anima, ekusten dezu, nolako eskergabekeria ta bide-gabeak ekusten dituan Jesusek Aldareko Sakrementuan, batez ere egun oetan? Eta hau ezaguturik ere, utziko dezu Jesus bakar-bakarrik, eta joango zera Munduaren zorakerietara? Hau jakin, eta ez diozkatzu zure agur umillak egingo? Ez diozkatzu egungo zere agertutxoak edo bisitak? Eta hau ezin badezu, etxetik bederik ez dezu adoratuko? Asko dira oraindañoko eskergabekeriak. Atozte, dio Jesusek; atozte nigana neketan zautenak. O Jesus onginai ta amorio neurririk eta mugarik gabea! Damu det, Jesus, zure kontra egin ditudan eskergabekeria guziaz. Artzen det asmo osoa Zu emendik aurrera sarritan adoratzeko eta bisitatzeko, etxetik bederik batez ere iñuteriko zorakerien denboran. Hiru Aita gure, hiru Abe Maria, eta hiru Gloria.
OGEI TA BOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Urteko denbora jakiñetan eta premia danean
egiñ oi diran erregu eta Letanien gañean.
Gure Jaungoikoa guziz on eta ongillea da; baña nai du guk ezagutzea, bera dala on guziaren iturburua eta emallea, eta berari eskatzea, Zerurako bidean bear degun guzia: animakoak oso, ta oro, ta gorputzari dagozkanak, Zerurako bidean on izango diran neurrian. Hau ederki erakutsi zigun Jesu Kristok Aita gurearen orazio miragarrian, baita beste aldi askotan ere. Bidez dijuan adiskide bat sartzen bazaio zuetako beti, eta ezpadu zer eman; zer egingo du? Joango da auzora, edo beste adiskideren baten etxera, eta ateak joko ditu. Gerta diteke auzoak edo adiskideak oitik jaikitzeko gogo txarra idukitzea, baña beiñ ta berriz eta askotan jotzen badezu atea, onez eta adiskidetasunez ezpada ere, aserrez, eta zu at-ondotik bidaltzeagatik bederik, jaikiko da, eta emango dizu zere adiskideari ipintzeko bear dezuna. Gañera, zuk zere Aitari eskatzen badiozu ogia, Aitak ogiaren lekuan emango dizu arri koskorra? Eskatzen badiozu arraia, emango ote dizu sugea; eta eskatzen badiozu arraultza, emango ute dizu arrabioa? Ez egiaz. Eta izanik zuek, zeraten bezala, txarrak eta gaistoak, gauz onak umeai ematen badakizue, zenbatez obeto emango dizkitzue zuen Aita Zerukoak bear dituzuen ondasunak, batez ere animakoak? Hau guzia eta geiago gai onetan erakusten digu Jesu-Kristok, eta esaten digu, Eska ezazue, eta emango zatzue: Oles egizue Aita Zerukoaren ateetan, eta idikiko zaizkitzue.
Hau ongi ziakianak bezala, S. Markos egunean eta Asenzioren aurreko egunetan egiten diozka Eliz Ama Santak Jaunari bere erreguak era eta modu anziñatik ipiñi zan batean, eta erregu oei esaten diegu: Letaniak. San Markos egunekoak ipiñi, edo beintzat zabaldu bide zituan S. Gregoriok eta Aszenzioren aurrekoak S. Mamertok. Erregu oek ipiñiak daude Jaunaren aserrea biguintzeko, eta artzen ditugu bitartekotzat Birjiña txit Santa, Zeruko Aingeru ta doatzu guziak. Eskatzen degu gure bekatuen barkazioa, eta gañera eskatzen ditugu, animarako eta gorputzerako bear ditugun gauza guziak. Erregutzen da Eliza guziagatik, Aita Santuagatik, baita gure lagun urko bizi ta hillak gatik ere. Letaniak, esan dan egunetan ezezik, beste askotan ere egiñ oi dira, batzuetan pakea, besteetan etsaiak garaitzea; batzuetan euria, besteetan ateria; batzuetan gaitz andiren baten aienatzea eskatzen dala. Ainziñako denboretan kristauak modestia andiarekin bildu oi ziran Elizan Letaniak egiteko; prestatzen ziran Jaunaren aserrea gozatzeko ta biguñzeko, eta austerrez bezala autsa artzen zuen buruan. Eta zer egiten due Letanien egunetan oraingo kristauak? Ez ditue ezertan artzen Elizaren usanza eder oek, eta banakaren batzuek ez, beste guziak ez dira agerzen Elizara. Eta datozenetatik batzuek zer egun oi due egun horietan? Batzuek deboziorik batere gabe ibilliko dira Letaniako denboran; besteak sartuko dira an edo emen, eta bear bada eguna igaroko due edanean eta iskanbillan. Hau da Jaunaren aserrea itzalzeko modua? Eta miretsiko gera, baldin uzta-abostu txarrak ekusten baditugu? Miretsiko gera gure gañera etortzeaz gerra, gaitz edo eritasun izugarriak, gosea eta beste neke-mota guziak? Miretsi gaitezen Jaunaren ontasun eta pazienziaz: miretsi gaitezen gure kontra ez etortzeaz errietara artzak, otsoak, katamotz edo tigreak, leoiak eta beste pistia guziak.
Nere anima, zu izan zaite kontuzkoa Letanietara etortzeko, eta gertatzen bazatzu, etortzea eragozten dizun gauzaren bat, etxetik erregu giozu Jaunari, enzun ditzala Eliz Ama Santaren eskariak. Onetarako gauza ona izango da lenengo lekuan goizeko jaiera egitea, laugarren Parte onetan ogei ta bigarren Erakusaldian ipiñi dan bezala. Gero esan dezakezu, oraiñ ipiñiko dan ofrezimentu edo eskeñia.
Nere Jaun eta Aita maitagarria, eskeintzen dizkitzut Eliz Ama Santarekin batean gaurko Letaniak. Aitortzen det, ez naizala oek zuk aditzeko diña, baña ala ere uste det, enzungo dezula zure Elizaren erregua, eta emango diguzula oraingo premia onetan bear degun laguntza, Zu obeto onratzeko ta serbitzeko. Jauna ixuri ezazu zure bendizioa erri onetan, eta Elizaren ume guzietan; gorde gaitzatzu bekatutik eta eriotza gaistotik. Amen.
OGEI TA AMASEIGARREN
ERAKUSALDIA
Euskaldun onak bere bataioko egunaren
urte-betean egin bear lukeana.
Anima on askok urte oro egiñ oi due beren bataioko egunaren oroipena, eta oni deitzen diogu urtebetea, edo urte urrena. Egun onetan konfesatzen dira. Gero begiratzen due kontuz, Nork ta nola altxa dituan kristauaren izate eta onra andira. Zein miragarriak diran onra onekin batean artu zituen ondasunak. Azkenean ematen diozkee Jaunari eskerrak, eta berritzen ditue bataioko egunean emandako hitzak. Hau bera egin dezakezu zuk ere, nere anima, urte oro zure bataioko egunean, edo aurreko igandean. Onetarako emen ipiñiko zatzu modu erraz bat, konfesatu ondoan bataioko egunaren oroipena ongi egiteko.
Lenengo pensamentua
Nork altxa zaituan kristauaren izate eta onra andira? Kristaua zera, nere anima. Nondik dezu izate eta onra hau? Nork altxa zaitu onra ain andira? Altxa ote zaitue zure obra onak? Baña zer onra on izan zintzakean, Adanen bekatuarekin loitua bazeuden zere sortzetik? Zer obra on egingo zenduan onaren eta gaitzaren ezaguerarik ezpazenduan artean? Altxa ote zaitue zure gurasoak, edo aurreroak? Ez; horietatik alabaña ez dezu bekatuan sortua izatea besterik. Orra, zion Dabidek, gaistakerian sortua naiz; bekatuan sortu ninduan nere amak. Ote datorkizu kristauaren izate eta onra, zeren kristau-errian sortu ziñan? Ez; ezin konta al hiltzen dira alabaña kristau errietan bataiorik gabe. Etzaitezela alferrik nekatu; Jaunaren ontasun eta urrikimentuak bakarrik altxa zaitu kristauaren izate eta onra andira. Argatik Dotrinak esaten dizu, kristaua zerala Jainkoaren graziaz edo mesedez. Nere Jaungoikoa! Ezin konta al anima utzi dituzu bataio gabe, eta niri egin didazu mesede eta onra hau? O ontasun eta urrikimentu miragarria!
Bigarren pensamentua
Nola altxa zaituan Jaunak onra onetara.
Begira, nere arima, bigarren lekuan, nola altxa zaituan Jaunak kristauaren izate eta onra orretara. Gauz arrigarria! Ekusi zuan Jaunak, Adanen bekatuarekin galdu zenduala Zeruko grazia eta arako esku guzia: eta zuri hau biurtzero, jatxi zan Zerutik, edo gizon egin zan Trinidadeko bigarren Persona. Eman zuan zugatik gurutzean bere bizitza, ipiñi zituan zazpi Sakramentu ta oen artean bat Adanen bekatua, edo jatorrizkoa zuri barkatzeko. Ekusten dezu, nola, eta zenbat nekeren kostuz altxa zaituan Jaunak kristauaren izate eta onrara?
Hirugarren pensamentua
Zeiñ miragarriak diran onra onekin
batean artu dituzun ondasunak.
Begira hirugarren lekuan, zeiñ andiak eta miragarriak diran kristauaren izate eta onrarekin batean artu zinduan ondasunak. Ozta bataiatzaileak esan zituan Sakramentu oni dagozkan hitzak, ixurtzen zuala zure gañera bear zan ura, une edo puntu artan bertan Espiritu Santuak janzi zinduan graziaren soñeko ederrarekin, eta aienatu zuan bekatu jatorrizkoa, edo orijinala; apaindu zinduan Fede, Esperanza eta Karidadearen birtuteakin ta oekin batean ixuri zituan zugan bere doaiak; egin zinduan Jainkoaren beraren ume ta adiskide, Jesu-Kristoren senide, eta Espiritu Santuaren Jauregi, edo Eliza bera. Eman zizun azkenik Zerurako esku edo deretxa, egiten zinduala ango jabegai. Aditzen dezu, zer ondasunak artu zinduan kristauaren izate ta onrarekin batean?
Zer ordaiñ, arriturik esan dezakezu, nere anima; Zer ordaiñ emango diot Jaunari eman dizkidan ondasun oek gatik? Garbi gorde bear nuan nik bataioko egunean eman zidan graziaren soñeko ederra, eta hau adirazten zuan eskuetan ipiñi zideen zapi zuriak. Baña, ai! ainbeste bider loitu det, eta galdu soñeko eder hura!
Zer ordaiñ emango diot Jaunari egin dizkidan mesede oek gatik guziak gatik? Adi ezazu zer esaten dizun berak: oroi zaite zeiñ onra anditik amildu zeran, bekatu egin dezunean, eta biur zaite zure Jaunagana: ez eransi, edo ez egotzi bekatua bekatuari.
Zer ordaiñ emango diot gañera nere Jaun eta ongille ezin andiagoari? Egizu bataioko egunean agindu zenduana, esaten dizu.
O ontasun baztergabea! Milla esker, Jauna, gaurdaño egin dizkidatzun ontarte eta mesede guziak gatik, baña batez ere zeren bataioko egunean eman zeñidan kristauaren izatea eta onra. Hau da onra guzien artean andiena eta guzien zimendua. Bedeika zaitzeela Zeruak, lurrak eta gauza guziak. Aitortzen det zeiñ gaizki eranzun diedan zure mesede oei, eta zer egin dezaket Jauna ezpada damuz eta negarrez nere eskergabekeria itsusia alegiñean desegitea? Zer egin al dezaket, ezpada urte oro eta sarritan bataioko nere hitzak berritzea? Egun artan eman nizun Satanas eta Satanasen lagunak betiko utzitzeko, hitza. Hitz hau bera ematen dizut berriro. Abrenuntio. Egun artan eman nizun Satanasen lan guzietatik, edo bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, hitza. Hitz hau bera ematen dizut gaur betiko. Abrenuntio. Egun artan eman nizun Satanasen arrotasun, ponpa eta zorakerietatik aldegiteko hitza; eta gaur hau bera ematen dizut. Abrenuntio. Erabaki det, Jauna, Zu amatzea ta serbitzea benaz eta biotz guziarekin. Lagun zaizkizkit arren, asi dedan egiteko andi oni jarraitzen eta onetan irauten. Amen.
OGEI TA AMAZAZPIKARREN
ERAKUSALDIA
Euskaldun onak urtearen bukaeran
egiñ bear duana.
Asko lekutan urtearen bukaeran egiñ oi omen da fest andi bat, konfesatzen dira Kristau onak; egiten da Sermoia, eta gero Jaunari eskerrak emateko kantatzen da Te Deum. Ezta gure errietan onenbesteraño azi, ez zabaldu jaiera eder hau. Baña zuk, nere anima, urtearen bukaeran egizu Konfesio on bat: gero begira ezazu, lenengo lekuan, zertako eman dizun Jaunak igaro dan urtea beste gauz askorekin. Bigarren lekuan, zeiñ gauza bearra dan, Jaunak ematen digun denbora ez galtzea. Hirugarrera, nola igaro dezun joan dan urtea beste oraindañoko guziakin batean. Eman giozkatzu Jaunari eskerrak, zeren bizitza gorde dizun oraindaño, eta ainbeste mesede egin dizkitzun. Eska zaiozu zure eskergabekeria guzien barkazioa; berritu itzatzu, bataioko egunean eman zinduan hitzak, aurreko Erakusaldian bezala. Ara nola egiñ dezakezun hau.
Lenengo pensamentua
Zertako eman dizkitzan Jaunak
igaro dan urtea, eta beste ondasunak.
Nere anima! Zure jaun onak eman dizu igaro dan urtea, baita zure bizitzako guziak ere. Egin dizkitzu bitarte orretan nortaki zenbat ontarte eta mesede. Asko eta asko hil dira denbora orretan, eta batzuek zu baño gazteagoak, sendoagoak, eta gure ustean zu baño bearragoak: eta zuri gorde dizu bizitza, eman dizkitzu bizitzeko bear zinduan gauzak. Gañera, nolako erak, eta zeiñ ederrak ez dizkitzu prestatu animarako? Zertako eman ote dizkitzu bada Jaunak igaro dan urte hau eta gañerako gauzak? Zertako, zure fiñ goi-miragarria billatzeko baizik? Hau da zure Jauna ezagutzea, amatzea eta betikotasun guzian berarekin batean Zeruan doatsu izatea. Hau da, ez besterik, zure fiña, ta hau billatzeko eman dizu igaro dan urtea, eta beste askori ukatu die. Nondik, nere anima; nundik onenbeste mesede?
Bigarren pensamentua
Zeiñ gauza bearra dan,
Jaunak ematen digun
denbora ez galtzea.
Gauza guziak egin ditu, eta egingo ditu Jaunak, bakoitza bere neurri ta pisuarekin. Neurtuak, kontatuak eta pisatuak daude beraz bakoitzaren urteak, illak, asteak eta egunak, eta ez da iñor ere neurri onetatik igaroko. Laburrak dira, Jauna, zion Job Santuak, gizonaren egunak, eta zugan gordea dago zenbat diran beraren bizitzako illak. Ipiñi diozkatzu gizonaren bizitzari zerorrek dakizkitzun mugak, eta ezin oetatik igaro diteke. Emendik atera ezazu, lenengo lekuan, zeiñ zentzugabekeria andia dan esatea: Jaunak emango dit bizitza ontzeko denbora: gero onduko naiz. Ez da gure Jaungoikoa gizona bezala aldakorra; eta beragatik zuretzat neurtu eta markatu duan denboraren mugak ez ditu aldatuko. Oek gaizki igarotzen badituzu, galduko zera betiko. Atera ezazu, bigarren lekuan, guziz bearra dala, Jaunak ematen digun denbora ez galzea. Argatik dio S. Paulok: Denbora degun bitartean dagigun ongia.
Hirugarren pensamentua
Nola igaro dezun, joan dan urtea,
beste oraindañoko guziakin batean.
Hau guzia, zure siniste edo fedeak erakusten dizun egia da, nere anima. Eta ala ere nola igaro ote dezu juan dan urte hau. Nola gañerakoak ere? Igaro ote dituzu Jauna amatzen eta serbitzen? Igaro ote dituzu Jaunaren Hitza eta Dotrinak enzuten? Sakramentuak ongi eta sarritan artzen? Zure griña txarrak ezitzen, hilduratzen eta eskuratzen? Igaro ote dituzu zure estadu eta karguaren egin-bideai eranzuten; eta bizitz onarekin etxekoai eta beste lagun urkoai Zerurako bidea erakusten? Ai, nere anima! Hau egin lekuan igaro dituzu joan dan urtea, ta beste guziak bekatua bekatuaren gañean egiten. Ezta zure urte guzien artean arkitzen bat bakarra ere, obra onetan, eta Jainkoa serbitzen igaro dezunik. Baña zer diot nik urte bat, ezpada arkitzen ill bat; aste bat, ez eta egun bat ere, Jaunaren serbitzen osotoro igaro dezunik? Igesi ibilli zera Jainkoaren Hitzagandik eta Dotrinatik, edo entzun dituzu, frutuaren gose ta egarri gabe eta besterentzat bakarrik balira bezala. Igesi ibilli zera Sakramentuetatik, eta zure bizitza izan da askorentzat bekaturaro bide ta sarea. O itsumen izugarria! Ta ala ere zure Jaun onak itxedon dizu!
Nere Jaun eta Jaungoikoa! Milla esker, zeren igaro dan urte hau, eta oraindañoko guziak eman dizkidatzun. Milla esker, horietan egin dizkidatzun ontarte eta mesede guziak gatik. Lotsatzen naiz, Jauna, Zu serbitzen eta amatzen igaro bear nituan egunak aiñ gaizki igaroaz. Damuturik arkitzen naiz zure kontra egin ditudan bekatuaz, eta asmo osoarekin aurrera ematen dizkidatzun egunak Zu serbitzen igarotzeko. Zoaz nigandik etsai galgarria: utzitzen zaitut gaurdanik betiko. Abrenuntio. Zoazte nigandik Mundu gaistoa eta bekaturako sare eta lazoak zabaltzen dituzuen guziak. Zoazte nigandik bekatua ta bekatuaren bideak; gaurdanik betiko utzitzen zaituet. Abrenuntio. Zoazte nigandik Munduaren zorakeriak eta arrotasunak, ala janzian, nola beste gauza guzietan. Abrenuntio. Ala agindu nizun, Jauna, bataioko egunean, eta ala orain ere agintzen dizut: Zu zera nere Jaun eta Jaungoikoa, nere Aita ta lagunzallea; indazu bada zure grazia ta lagunza ugaria, eta egingo det leialki gaur agindu dizudan guzia Amen.
Irakurleari
Mezaren enzun-bidea da urrengo Erakusaldian ipiñi uste dedan gauza. Batzuei agradatzen zate modu bat, besteai beste bat; baña guzien artean errazena eta fruturik geiena ekarri oi duena da noaski Jesusen neke-oñaze eta gurutzeko eriotza gogoan erabiltzea, ta emendik biotza mugitzea bekatuen damura, Jaunaren onginai ta amoriora; eta gogozko Komunioa egitea, bigarren Partean esan den bezala.
OGEI TA EMEZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
Meza entzuteko bide edo modu erraza.
Zoaz Elizara mugonean, ta zertara zoazen gogora ekartzen dezula. Jarri zaite belauniko, eta Ebanjelioko denboran ez, beste guzian zaude onela, al dezunean, Meza errezatuetan bederik. Ebanjelioko denboran zaude txutik, adirazten dezula, prest arkitzen zerala, Jaunak Ebanjelioan aginzen dizkigun gauzak egiteko. Adora ezazu, Jauna, ta eskeñigiozu, enzutera zoazen, Meza, era onetan.
Trinidade guziz Santa, Aita ta Semea ta Espiritu Santua, Jainko bat bakarra, eta hiru Persona zerana. Adoratzen zaitut umiltasun eta errespeto guziarekin. Eskeintzen dizut enzutera noan Meza hau, lenengo lekuan: Zuri gauza guzien Asiera eta iturburuari bezala, onrarik andiena emateko. Bigarrena, egin dizkidatzun ontarte eta mesede guzien esker zure diñakoak emateko. Hirugarrena, nere eta lagun urko bizien bekatuen barkazioa iristeko. Laugarrena, Purgatorioko animen alde. Azkenean eskintzen dizut Jesus maitearen ofrenda au, eman degidazun Zerurako bidean bear eta on izango dedan guzia, batez ere bekatutik aldegiteko eta bizitz onean irauteko doaia.
Mezaren asieratik Sagararaño oroi zaite ondo,
ostegun Santu arratsetik
Jesusek igaro zituan neke-oñazeaz,
eta nola bigaramonean eman zuan
gurutzean bere bizitza
Irteten da Apaiza Mezaren Sakrifizio izugarria eskeintzera. Irten zan Jesus Jerusalendik Jetzemaniko baratzara gugatik Aita Eternoari Pasioko neke-oñazeak eta bizitza eskeintzera. Asitzen da bere Aitari erregutzen; ekusten ditu animako begien aurrean Munduaren bekatu guziak, eta oek gatik igaro bear dituan nekeak. Ekusten du, geienak ala ere utzi naiko ez duela bekatua, eta galduko dirala; eta oetatik bat izango dala Judas. Illuntzen eta tristuraz betetzen zaio barren guzia: izutzen due pasioko neke oñazeak, ta eskatzen dio Aitari, igaro dedilla Pasioko Kaliza berak edan gabe. Ala ere egin bedi, esaten dio, Zuk nai dezuna, eta Zuk nai dezun eran. Jartzen da odolezko izerditan eta hiltzeko zorian.
Nere anima: Zure eskergabekeriak eta bekatuak onenbesteraño nekatzen due Jesus, eta zu etzera mugituko oen gañean negar egitera, eta bizitz on bat artzera?
Jetzemaniko neke oen ondoren bereala asi ziran neke, oñaze eta naigabeen ujola berriak. Badator Judas Saltzallea eta adiskidearen idurian ipintzen du Jesus bere etsaien atzaparretan. Iges egiten due Apostoluak. Badarabilte Jesus Jerusalenen etxez etxe, Kalez Kale, emen zorotzat, an Munduan zan gizonik errebesena ta gaiztoena bezala. Zeatzen eta urratzen due azotez. Begira, nere anima, nola utzi duen zure bekatuak Jesus! Burutik asi, ta oñeteraño zauri bat egiña dago guzia: eta ala ere zuri onginaiez ontzat artzen ditu ainbeste neke ta oñaze. Eta Jaun hau ez dezu amatuko ta serbituko?
Jesusen borrero ta etsaiak etziran ala ere aspertu eta ase beraren odolez. Aditu zuen, Juduen eta Isreeltarren Errege egin nai izan zuala bere burua eta aitzakia onekin ekin zioen bidegaberik andienak berriro asmatzeari. Kentzen diozkee bere soñekoak oñaze andiakin, eta utzitzen due lotsa andian. Janzitzen dioe soñeko gorri bat. Erregeren idurian ipintzeko. Sartzen dioe buruan aranzazko Koroa bat, nortaki zenbat oñazerekin. Ipintzen dioe Erregeren zetro edo bastoitzat kañabera bat; eta asitzen zaizka isekaz, Erregeri bezala agurrak egiten. Zer geiago? Loitu zioen aurpegi eder hura beren karkaixa eta txistu zikiñakin. Begira Errege guzien Errege eta guzien Egilleari pauso onetan! Ai! Eta hau nigatik? Adora ezazu, nere anima, adora ezazu zure Jaungoikoa, zure Erregea eta Salbatzallea.
Etziran oraindik juduak Jesus nekatzez aspertu. Kuturtu zuen Pilatos, Jesusi gurutzean bizitza kentzeko, Sentenzia ematera. Ipintzen dioe soñean bere gurutzea. Asitzen da Kalbariorako bidean; baña, igaro zituan arratsa ta goiza igaro ondoan, nola joan al zitekean Jesus Kalbarioko mendira? Erorka noaski, eta borreroak eztenka ta ostikoka eraikitzen zuela! Eta bidean geldi zekien beldurrez, gurutzea eramateko eman zioen laguntzat Simon zeritzan Zireneko gizon bat. Onenbesteraño nekatu eta aunatu zuan Jesus nere bekatuen kargak!
Noiz bait iritsi zan Jesus Kalbarioko mendira. Josten due gurutzean iltze sendoakin. Agertzen da Munduaren Salbatzallea gurutzean josia, ta lapur biren erdian. Miragarriak dira denbora onetan gertatu ziran gauzak. Janzi zan Zerua beltzez, ukatzen ziozkala eguzkiak bere argi ederrak lurrari. Erregutu zion Jesusek Aita Eternoari bere etsaien alde. Lapur onduari agindu zion Paradisoa. Hitzegin zion bere Ama maite penaz eta naigabez beteari. Aditzera eman zion Aita Eternoari len, ta gero zeraman neke izugarria. Agertu zuan egarri andi bat, eta eman zioen ozpiña. Esan zuan orduan: Bukata da; bukatu dira, Eskritura Santak eta Profetak nere pasioaren gañean anziñatik adirazi zituen gauzak, eta egin det nik nere gaiñ artu nuan egiteko andia. Egin zuan ots andi bat esaten zuala: Aita, zure eskuetan uzten det nere espiritua. Hil zan Jesus munduaren Salbatzallea.
Ekusten dezu, nere anima, zer neke oñazeak gure amorioz igaro zituan Jesusek? Ekusten dezu nola gurutzean eman zuan bere bizitza? eta eztakizu Meza Santua dala Jesusen neke-oñazeen, eta gurutzeko eriotzaren Anza, iduria ta Oroipena! Ala aditzera eman zigun San Paulo Apostoluak. Emen gogoan ongi erabilli ezazu nolako onginai eta amorioa zor diozun Jesus onari.
Sagarako denboran
Denbora onetan zaude ixillik, Konsagrazioko hitzakin egiten diran gauza miragarriak gogora ekarriaz. Jauna altxatzen duanean Apaizak, egin giozkatzu Jesusi zure agurrak, eta ongi-etorriak. Esaiozu.
Nere Salbatzalle guziz maitagarria! Ongi etorria izan zaitezela. Adoratzen zaitut nere Jaungoikoa, Errege guzien Erregea eta Munduaren Salbatzallea. Bedeika zaitzeela Zeruko Aingeruak eta doatsu guziak; bedeika zaitzeela anima on guziak, eta kanta dezela Eliza guziarekin: Bedeikatua Jaunaren izenean etorri zakuna.
Egitzu Fede, Esperanza, Karidade,
ta Kontriziozko afektoak
Jesus ona! Nere animaren bizitza eta doatasuna! Zu zera Trinidadeko bigarren Persona. Zu, guretzat Zerurako grazia eta esku edo deretxa irabazteko, gizon egiñ ziñana, ta ainbeste neqe-oñaze, ta azkenik gurutzeko eriotza igaro zinduana; hirugarren egunean piztu, eta gero Zerura igo ziñana. Zu, Zeruan dezun jarlekua utzi gabe, Meza Santuan gugana etorri Zerana. Zertara ote? Gugatik igaro zenduan gurutzeko eriotzaren oroipena guri berritzera. Zertara geiago? Gurekin eta gure artean bizitzera, guri ematera zure gorputza, anima, odola eta zeran guzia. O Ontasun miragarria! Sinisten ditut Misterio hoek guziak, zeren Zuk agertu diozkatzun Eliz Ama Santari, eta onek ala erakusten dizkidan. Esperatzen det, Jauna, zugan nere bekatuen barkazioa eta betiko bizitza, zure lagunzarekin bekatutik aldegiten, eta bizitz onean irauten dedala. O Edertasun paregabea! Zeiñ berandu ezagutu zaitudan! Zeiñ berandu amatu! Amatzen zaitut biotz guzitik; eta zure izenean amatzen ditut nere lagun urko guziak. Ai! Eta utzi nik Zu ainbeste bider! Izan ni noizbait zure etsai andietatik bat! O pena! Ojala lenago milla bider hil baninz! Damu det Jauna, eta damu det zure ontasun baztergabeari begiraturik: arzen det asmo osoa ez geiago bekaturik egiteko.
Agertu giozu Jesusi bera zure biotzean
artzeko gose ta egarri andi bat,
eta hau da gogozko Komunioa
Zeiñ andiak eta ugariak diran, Jesus maitagarria, zure serbitzarienzat Sakramentu orretan gorde dituzun ondasunak! Zori onekoak Sakramentu hori ongi artzeko eran prestatuak dauden animak! Zori onekoak, zeren zurekin bat egingo diran. Zori onekoak, zeren betiko bizitzaren emallea bera eta doatasun guziaren Iturburua berengan idukiko duen. Zori onekoak, zeren zure gozotasun miragarriak progatuko dituen. Zori onekoak atzenean, zeren etsai guziak garaitzeko indarrez beteko dituzun. Nai nuke, Jauna, nik ere Zu nere Ongille andia, nere biotzean idukitzea, baña aitortzen det; ez naiz ni Zu nere etxean sartzeko diña. Ala ere fedeak erakusten dit, Zuk egin ditzakezula Sakramentua artu gabe ere, Sakramentuarekin egiten dituzun mesedeak. Asko da Zuk nai izatea: asko da Zuk hitz bat esatea, guzia egiña geratzeko. Esazu bada, nere Jesus ona, hitz bat, eta nere anima sendatuko da, eta artuko ditu, guretzat ekarri dituzun ondasunetatik Zuk nai dituzunak, eta nai dezun neurrian. Amen. Hau egiten da Apaiza Komulgatu artero denboran, ez lasterka, baizik soseguz.
Jaunari eskerrak,
Komunio ondoko orazioak
Apaizak esaten dituan bitartean
Esker milla, Jauna, zeren gugana etorri nai izan dezun, eta gure onerako eskeñi diozun Aita Eternoari, gurutzean eskeñi zenion Sakrifizioa bera.
Apaizak bendizioa ematean
Trinidade guziz Santa, Aita ta Semea ta Espiritu Santua! Meza eman duan Apaizak orain dion eran, indazu Zure bendizioa, egun hau, eta beste guziak igarotzeko Zu adoratzen, serbitzen eta amatzen.
Mezaren bukaeran
Jauna, Zure baimenarekin banoa orain nere lan eta egin bideai erantutera. Lagun zaikizkit oek zure onran eta gloriarako egiten. Ala biz.
OGEI TA EMERETZIGARREN
ERAKUSALDIA
Aurrak Meza laguntzen ongi ikasteko,
Eskola-Maisuetatik aditu bear litukeen
zenbait gauza.
Nai dezu ikasi Meza ongi laguntzen? Aditu bada arretarekin esatera noan gauz oek. 1.ª Garbitu bear dituzu eskuak. 2.ª Asitzen danean Apaiza Mezarako soñekoak ipintzen, eman zaiozu gerrikoa edo Zingulua albaren gañetik, esku batarekin erz bata, ta bestearekin bestea. Hau egiten da Mezemallearen atzetik. 3.ª Albaren beko ertzak ipiñiko diozkatzu berdiñ eta aldarorik gabe, lurra baño beatz betez gorago. 4.ª Prestatua ezpadago Aldarea, eramaitzu Misala ta argiak: ipintzu Misala bere lekuan ez idikia batzuek egiten duen bezala, baizik itxia. 5.ª Ez dira Kandelak erazeki bear, Meza esatera Apaiza dagoan Aldarean, baizik lanparan. 6.ª Mezemallea dijoanean Aldareaurrera, argiozu eskuieko aldetik bonetea (bonetaduna bada); ipintzu Aldare ondoko edo alboko maitxoan. An egon bear due ardoaren eta uraren onziak ere. Aldarearen aldean mairik ez danean, ipintzu bonetea al dezun lekuan. 7.ª Mezaren asieran jarri zaite Apaizaren ezkerretik belauniko, ez Apaizaren parean, baizik atzeraxeago: eta beti egon zaite Misala ez dagoan aldetik: Misala badago Epistolaren aldetik, zuk egon bear dezu Ebanjelioarenetik; eta Misala dagoanean Ebanjelioaren aldetik, zu egongo zera bestetik. 8.ª Ebanjelioa esaten dan bitartean, eta Apaizari zerbait ematen diozun denboran, zaude zutik, baña gañerakoan belauniko. 9.ª Confiteor Deo esaten ari zeranean, hitz oetan: Et tibi Pater, Et te Pater Itzuli ezazu gutxi bat burua Apaizaganonz. Ez esan, batzuek bezala, Et vovis fratres, et vos fratres, zeren Mezemalleak bakarrik onela esan bear duan. 10. Kyrie eleysonak esan oi ditu Mez-emalleak berak, berak, zeren laguntzalle gutxi diran dakienak nola eranzun, baña obeto izango lizake biak txandaka esatea, gero ipiñiko diran eran. 11. Aldarearen alde batetik bestera igarotzen zeranean, belaunika zaite erdian belaun batarekin. 12. Garizuman Profezien ondoren Mez-emalleak esaten du. Flectamus genua; eta eranzuten zaio: Levate: eta Profezia bakoitzaren bukaeran eranzuten da: Deo gratias. 13. Garta-tenporetan hau bera egiten da, ez ordean larunbatean azkeneko Profeziaren ondoren. Era berean ez da erantzuten Deo gratias. Ostiral Santuz, ta larunbat Santuz Profezien ondoren, ez eta askoren iritzian Espiritu Santuaren Pazkoaurreko larunbatean ere. 14. Ogiardoak eskeintzera dijoanean Apaiza, ez dezazula kendu Kalizaren estalkia, eta are gutxiago patenarena, zeren Mez emallearen egitekoa dan hau; baña ongi dirudian gauza da Kalizaren estalkia dolestatzea. 15. Apaizak Kalizara ardoa bota nai duanean, arrezazu ard-onzia, muñekin, eta emangiozu Apaizari berari kirtenaz arganonz. Ezaio onziari baizik muñegiten. 16. Gero arrezazu uraren onzia; ipiñi giozu aurrean prest Mez-emalleari, artu dezan bear dan ura: eta hau egiñ ondoan, eramango dituzu onziak beren tokira. 17. Prestatuko dezu, Aldarearen ertzean Epistolaren aldetik dagoan, Esku-zapitxoa: artuko dezu esku ezkerrean platera, eskuiean uraren onzia, eta botako diozu Apaizari ura beatzetara, oek garbitzera datorrenean. Mez-emalleak dionean Orate fratres, zaude ixilik Abe Maria bat esateko denboran, eta gero ezazu: Suscipiat Dominus &c. 19. Mez-emalleak dionean Sanctus, jo ezazu txintxerria hiru bider, aldi bakoitzean bi golperekin (Denbora onetan Eliza batzuetan ipintzen due Korporalen aldamenean Epistolaren aldetik Kandela erazeki bat, len zeudenaz gañera, eta itzaltzen due Komunioa bukatzean). 20. Ostia Konsagratua altxatzeko denboran jo ezazu txintxerria hiru bider, aldi bakoitzean bi golperekin, lenbizia Konsagrazioko hitzak esanik belaunikatzen danean Apaiza; bigarrena goratzen duanean Ostia Konsagratua, hirugarrena beeronz dakarrenean. Hau bera egizu Kaliza Konsagratzen duanean. 21. Txintxerria ez da jotzen Sanctus-eko eta Konsagrazioko denboran baizik, eta beste denboraren batean jotzen badue zenbait lekutan, hori ez da Elizaren Zeremoniak ala agintzen duelako, baizik zeren Sakristauren batzuei ala gogoak eman dien. 22. Apaizak goratzen duanean Ostia Konsagratua, jasotzen da Kasullaren beko ertza pixka bat, eta hau bera egiten da Kaliza altxatzen duan denboran ere 23. Apaizak Jauna arzera edo komulgatzera dijoanean, arritzatzu uraren ta ardoaren onziak, jarri zaite belauniko beraren aldean: altxa zaite gero, eta bota giozu lenbizioan ardoa bakarrik Kalizara, eta bigarrengoan ardoa eta ura beatzen gañera (atzen esaten due beste leku askotan). Ez dezu onziarekin ukitu bear, ez Kaliza, ez Apaizaren beatzik. 24. Ipiñi itzatzu ardoaren ta uraren onziak beren lekuan: arritzatzu Kalizaren eta patenaren estalkiak, eta eramaitzu beste aldera — eta andik alda ezazu Misala Epistolaren tokira. 25. Ez dezazula estali zerorrek, ez patena, ez Kaliza: eman zaiozu eskuetara Apaizari beiñ patenaren estalkia (baldin badu), eta gero Kalizarena. 26. Apaizak, Komunioaren ondorengo orazioa, edo orazioak esan ezkero, utzitzen badu Misala zabalik, igaro ezazu hau Ebanjelioaren aldera. 27. Azkeneko Ebanjelioa bukaturik, beera datorrenean Apaiza, eman giozu bonetea eskura. 28. On lizake Eliza bakoitzean Meza laguntzen duen mutillentzat ipintzea janzi egokiak. 29. Meza bitartean Komunioa eman bear bada, presta itzatzu Sagrarioko giltza eta Komuniorako zapia; eman giezu hau Komulgatzeko daudenai, eta esazu Confiteor Deo, &c. 30. Apaizak Komunioa emateko denboran, Komulgatzen dan bakoitzari esaten dio: Corpus Domini nostri Jesu-Christi custodiat animam tuam in vitam aeternam: eta berak esaten du: Amen. Argatik es dezazula eranzun zuk, askoren gisara, Amen. 31. Mez-ondoan Komunioa ematen bada, egizu orain esan dana bera. 32. Mezaz kanpora ematen danean, prest ipintzu giltza, beatzak garbitzeko apaizak bearko duan ura eta esku-zapia; gero Komunika emateko denboran esazu Confiteor Deo. Hau esaten da, Kopoia ateratzen duanean Apaizak Sagrariotik Korporalen gañera. 33. Apaizak batzuetan, Komunioa ematen duanean Mezaz kanpora, egiñ oi du oraiñ esango dedana: badijoa Aldare aurrera, eta asitzen da esaten: In nomine Patris &c. Adjutorium nostrum &c. Confiteor Deo &c. eta laguntzalleak eranzuten dio: Ad Deum, qui laetificat &c Qui fecit Coelum &c. Confiteor &c. Gañerakoa da len esan dan bezala.
Mezaren mamia edo Sustanzia Munduko leku guzietan bat da; baña ezta guzietan esaten Zeremonia berdiñakin. Erromako Misalak dakartzian Zeremoniakin esaten due Apaiz Sekularrak, baita Erlijioko ordenetako batzuek ere. Baña Santo Domingoren Ordenakoak, Karmergoak, San Bernardorenak, Kartujarrak esaten due beren modura. Toledon bada Kapilla bat non esaten dan Meza, Españan anziña esaten zan gisara, eta deitzin zaio Mozarabeen Meza. Emen ipiñiko da Meza laguntzenko modua, Apaiz Sekularrai eta Erromako Misalak dakarren eran esaten duenai.
BERROGEI GARREN
ERAKUSALDIA
Erromako Misalak dakarren eran
Meza esaten duan Apaizari
laguntzeko modua.
Apaizak dio: In nomine Patris, & Filij & Spiritus Santi. Amen.
Introibo ad Altare Dei.
Laguntzalleak erantzuten du: Ad Deum, qui laetificat juventutem meam.
Ap. Judica me, Deus, & dicerne Causam meam de gente non sancta, ab homine iniquo, & doloso erue me.
Lag. Quia tu es Deus fortitudo mea, quare me repulisti, & quare tristis incedo, dum affligit me inimicus.
Ap. Emitte lucem tuam, & veritatemtuam, ipsa me deduxazerunt addujerunt montem Sanstum tuum, et in tabernacula tua.
Lag. Et introibo ad Altare Dei, ad Deum, qui laetificat juventutem meam.
Ap. Confitebor tibi in cithara, Deus, Deus meus, quare tristis es anima mea, & quare conturbas me?
Lag. Spera in Deo, quoniam adhuc Confitebor illi, salutare vultûs mei, & Deus meus.
Ap. Gloria Patri, & Filio, & Spiritui Sancto.
Lag. Sicut erat in principio, & nunc, & semper, & in saecula saeculorum. Amen.
Ap. Introibo ad Altare Dei.
Lag. Ad Deum, qui laetificat juventutem meam.
Ap. Adjutorium nostrum in nomine Domini.
Lag. Qui fecit Coelum, & terram.
Ap. Confiteor Deo::: Et vos fratres orare pro me ad Dominum Deum nostrum.
Lag. Misereatur tui Omnipotens Deus & dimissis peccatis tuis perducat te ad vitam aeternam.
Ap. Amen.
Lag. Confteor Deo Omnipotenti, Beatae Mariae; semper Virgini, Beato Michaeli Archangelo, Beato Joani Baptistae, Sanctis Apostolis Petro, & Paulo, omnibus Sanctis, & tibi. Pater; quia peccavi nimis cognitatione, verbo, & opere, mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa. Ideo precor Beatam Mariam Semper Virginem, Beatum Michaelem Archangelum, Beatum Joannem Baptistam, Sanctos Apostoles Petrum, & Paulum, omnes Sanctos, et te, Pater, orare pro me ad Dominum Deum nostrum.
Ap. Misereatur vestri Omnipotens Deus, & dimissis peccatis vestris perducat vos ad vitam aeternam.
Lag. Amen.
Ap. Indulgentiam, absolutionem, & remisionem peccatorum nostrorum tribuat nobis Omnipotens, & misericors Dominus.
Lag. Amen.
Ap. Deus tu conversas vivificabis nos.
Lag. Et plebs tua laetabitur in te.
Ap. Ostende nobis, Domine, misericordiam tuam.
Lag. Et salutare tuum da nobis.
Ap. Domine, Exaudi orationem meam.
Lag. Et clamor meus at te veniat.
Ap. Dominus vobiscum.
Lag. Et cum spiritu tuo.
Hillen edo Requiem-go Mezan apizak sarreran dio: In nomine Patris... Introibo ad Altare Dei: gero Adjutorium nostrum in nomine Domini. Urren: Confiteor Deo &c. gañerakoa emen ipiñi dan eran.
Ap. Kyrie eleyson.
Lag. Kyrie eleyson.
Ap. Kyrie eleyson.
Lag. Christe eleyson.
Ap. Christe eleyson.
Lag. Christe eleyson
Ap. Kyrie eleyson.
Lag. Kyrie eleyson.
Ap. Kyrie eleyson.
Ap. Dominus vobiscum.
Lag. Et cum spiritu tuo. Eta orazioen bukaeran eranzuten da: Amen. Epistolaren bukaeran: Deo gratias.
Ap. Ebanjelioaren asieran, dio: Dominus vobistum.
Lag. Et cum spiritu tuo.
Ap. Sequentia, edo initium Sancti, &c.
Lag. Gloria tibi Domine. Lenengo Ebanjelioaren bukaeran eranzuten da: Laus tibi, Christe.
Ap. Orate, Fratres.
Lag. Suscipiat Dominus Sacrificium de manibus tuis ad laudem, & gloriam nominis sui, ad utilitarem quoque nostram, totiusque Eccelesiae suae Sanctae.
Ap. Per omnia saecula saeculorum.
Lag. Amen.
Ap. Dominus vobiscum.
Lag. Et cum spiritu tuo.
Ap. Sursum corda.
Lag. Habemus ad Dominum.
Ap. Gratias agamus Domino Deo nostro.
Lag. Dignum, & justum est.
Ap. Pater noster asitzeko dio: Per omnia saecula saeculorum.
Lag. Amen.
Ap. Aita gurea bukatzean dio: Et ne nos inducas in tentationem.
Lag. Sed libera nos á malo.
Ap. Ostia puskatzen duanean: Per omniá saecula saeculorum.
Lag. Amen.
Ap. Pax Domini sit semper vobiscum.
Lag. Et cum spiritu tuo = Komunio ondoko orazioaren bukaeran erantzuten da amen.
Ap. Dominus vobiscum.
Lag. Et cum spiritu tuo.
Ap. Ite Missa est.
Lag. Deo gratias = Baldin Apaizak Ite Missa est ez, baizik esaten badu Benedicamus Domino, erantzuten zaio: Deo gratias. Pazkoako astean esaten du Apaizak: Ite Missa est alleluya, alleluya, eta erantzuten da: Deo gratias alleluya alleluya. Hillen Mezan esaten du Apaizak: Requiescant in pace: erantzuten da: Amen. Bendizioa ematen duanean ere bai.
Ap. Azkeneko Ebanjelioa asitzean: Initium, edo Sequentia Sancti Evangelij, &c.
Lag. Gloria tibi Domine.
Lenago dio Apaizak: Dominus vobiscum, eta jakiña da zer erantzun bear dan. Azkeneko Ebanjelioa bukatzean eranzuten da: Deo gratias.
IRARURLEARI
Bukatzen ditut Erakusaldi oek. Gauz onik arkitzen badezu, hori da on guziaren Emalleangandik datorrena; baña utsegiteak izango dira nereak bakarrik, eta guziak, diranak dirala, ipintzen ditut Eliz Ama Santaren eta Iruñeko gure Apaiz nagusiaren mendean. Ukitu diran gaiak dira ederrak eta doai obeetako besteren batek edertu eta apaindu litzake erraz.